Borrar
Udal arkitektoa eta feminismo teknikaria, ikastaroan.

Oiartzun

Genero ikuspegia hirigintzan txertatzeko lanketa, gainontzeko herrientzat eredu

Elena Viñas

Oiartzun

Asteazkena, 29 urria 2025, 20:36

Comenta

Eusko Jaurlaritzak antolatutako 'Perspectiva de género en el planeamiento territorial urbanístico' ikastaroan aditu moduan aritu dira Oiartzungo udal-arkitektoa eta feminismo teknikaria, genero ikuspegia herriko hirigintzan txertatzeko lanketa gainontzeko udalerrientzat eredugarria delako.

Herriko kaleak eta plazak ikuspegi feministatik modu integralean aztertzen eta garatzen hasi zen Udala duela bi urte, orain arteko hirigintza ereduak aintzat hartu ez dituen emakumeen eta kolektibo zaurgarrien premiak ere erdigunean jartzeko. Hirigintza feminista praktikara nola eraman ere landu du Arragua eta Elizaldeko auzogune berrien garapenean. Bi helburu nagusi izan dituzte IVAP-ek (Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak) eta EVETU-k (Lurralde eta Hiri Ikasketarako Euskal Eskolak) antolatutako bi eguneko formakuntzan: batetik, lurralde eta hirigintza plangintzan eta jarduketan, genero ikuspegia txertatzeari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea. Eta, bestetik, genero ikuspegia txertatzea plangintzan, bai lurralde jarduketan, bai hirigintza jarduketan.

Udalak hitzaldi bat aurkeztu du gai horietan izandako esperientzia azalduz. Zehazki, Elizaldeko auzogune berriko eta Arraguako planeamendu proiektuetan genero eta ingurumen irizpideak ezartzeko Udalak izan duen esku-hartzea izan dute hizpide; zehaztutako erronkak, erabilitako metodologia, lorpenak eta zailtasunak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Genero ikuspegia hirigintzan txertatzeko lanketa, gainontzeko herrientzat eredu

Genero ikuspegia hirigintzan txertatzeko lanketa, gainontzeko herrientzat eredu