Borrar

Oiartzun

Gaur hasi eta zortzi egunez ospatuko dute Euskararen Astea Oiartzunen

E. V.

oiartzun.

Asteazkena, 27 azaroa 2024, 20:00

Comenta

Euskararen Astea ospatzeko, gure hizkuntza ardatz izango duen egitarau «zabala» prestatu dute Euskaraldia Batzordean Udalak, Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilguneak eta Abaraxka ludotekak dinamizatuta. Denon artean antolatutakoez gain, hainbat eragileren ekimenak ere txertatu dira egitarauan. Hala jakinarazi dute prentsa-ohar batean.

Gaur bertan emango diote hasiera programazioari, AEKren ikasleen artean egingo duten pintxo lehiaketarekin. Abenduaren 13 bitarte, hamarnaka ekintza izango dira. Abenduaren 3an, Euskararen Egunean, festa eta aldarrikapena ere uztartuko dituzte, euskararen aldeko herri argazkiarekin. «Euskaraz bizi den eta hala bizitzen jarraitu nahi duen herria garela» adieraziko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Gaur hasi eta zortzi egunez ospatuko dute Euskararen Astea Oiartzunen