Oiartzun
Gau beltza prestatzen joateko hitzorduak Abaraxka ludotekanLarunbat honetan hitzordu berezia dago Abaraxka ibiltariarekin, 'Gau Beltza on' antolatu baitute
A. Mariezkurrena
Oiartzun.
Asteartea, 14 urria 2025, 20:34
Abaraxka udal ludoteka 'Gau beltza' ate joka dela eta, ekitaldi desberdinak antolatu ditu hurrengo egunetarako. Esaterako, larunbat honetan hitzordu berezia dagoe Abaraxka ibiltariarekin, 'Gau Beltza on' antolatu baitute. Hilaren 21, 22 eta 23an berriz, Lehen Hizkuntzako ikasleek gau beltza prestatzen joateko deialdia jaso dute eta hilaren 28an, bigarren hitzordua dute ludotekan. Hilaren 29an berriz,kuiak edo kalabazak hustu-tzeko eguna izango dute.
Egun handia, edo gau handia, hilaren 31n izango dute oiartzuarrek. Dena den, hilaren 25ean, kandelen inguruko ipuinak izango dira.
Gau beltza Oiartzun tradizio handiko hitzordua da. Arropa zaharrekin mozorroturik, maindire, alkandora, galtza, soineko zaharrak... kalera ateratzen dira herrian barna egiten den kalejiran parte hartzeko 'Gau Beltzaren Argitan' kanta entzuten den bitartean. Ejuak, izuak, sustuak... ez dira faltatuko! Guztiak, beldurrak uxatzeko.
«2014.urtean hasi ginen Oiar-tzunen Gau Beltza ospatzen. Geroztik urtero ospatzen dugu eta erreferente bihurtu da herriko eta herritik kanpoko haur eta gaztetxoentzat. Euskara, kultura, komunitatea, berdintasuna, natura, aniztasuna, izaera... bezalako baloreak txertatzen ditugu, izuak, ejuak eta dardarak nagusi diren festa honetan», gogoratzen dute ludotekatik.
Topalekuan ere
Topalekuak, hilaren 24an, kandela tailerra antolatu du 12 eta 17 urte arteko nerabeentzat. Hilaren 30ean, pintxo beldurgarriak prestatuko dituzte bertan eta 31n, Gau beltza festan parte hartuko dute.
Ohiturak berreskuratuz
Gau Beltza Euskal Herriko ohitura zahar bat da, udazkenaren iluntasuna eta naturaren ziklo berria ospatzen dituena. Neguaren hasiera iragartzeko eta arbasoak oroitzeko une berezia izan ohi zen, orduko sinesmenen arabera, gau horretan, bizidunen eta hildakoen munduek bat egiten baitzuten. Hildakoen omenez argia pizten zen gauan zen. Gipuzkoako baserri askotan argizaiola-kandela pizteko ohitura zegoen
Arimen Gauaren jatorria zeltiarra dela diote adituek eta Euskal Herrian XX. mende hasieran ohitura hedatua zegoela, baina bat-batean galdu egin zela. Kuiak baratzetatik hartu, hustu eta begiko zuloak egin ostean, barruan kandelak jartzen zizkieten ume eta gazteek, etxeko trapu zaharrekin mozorrotuta, herritarrak beldurtzeko. Gau beltza edo askorentzat, arimen gaua dena hildakoen omenez ospa-tzen da.