Oiartzun
Euskal Herriko pala txapelketa irekiko finalak Madalensoron jokatu zirenGirizia pilota sailak urtero antolatzen duen Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren finalak jokatu ziren joan den larunbatean Madalensoro pilotalekuan oso giro onean eta lau partida orekatuak eta onak ikusteko aukera izan zen.
3. mailan, Zabala – Etxeberriak 25 eta 24 irabazi zioten Errekondo eta Sanchezi partida oso orekatuan eta azken tantoan erabaki zena. Bigarren partida neskaren finala izan zen eta Agirre – Murua 25 eta 17 irabazi zioten Balerdi eta Larrarte bikoteari. Partida txukuna jokatu zuten lau pilotariek eta azken partean erabaki zen. 2. mailan berriz, Asiain – Ibarrak 25 eta 19 irabazi zioten Ubeda eta Agirreri eta hemen ere lehia handia egon zen azkenerarte.
1. mailako partida ikusgarria izan zen eta bertan, iazko txapeldunak Aritzmendi – Arriagak berrio txapela irabaztea lortu zuten 25 eta 19 Loidi eta Dagerreri irabazita.
Ortu eta erdiko partida orekatua eta polita jokatu zuten ikusleen gozamenerako.
Ondoren, sari banaketa egin zen eta bertan, Jesusmari Roteta Yarzaren familiari oroigarri bat eman zion antolakuntzak urte askotan txapelketan parte hartu duelako.
Sari banaketan, Udala eta euskal pilota federazioko ordezkari ohiak, Ander Imaz pilotaríak, Josetxo Gamio Indakoetxearen familiarrek eta antolatzaileek hartu zuten parte.
Aurtengo edizioan, Girizia elkarteak Udalaren laguntza eta babesarekin jarrain antolatzen duen 41. edizioa izan da eta guztira, gizonezko eta emakumez-koen artean 82 bikotek hartu dute parte.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.