Oiartzun
Euskal Herriko Pala Txapelketa irekia azken txanpan sartuko da asteburuanBadoa aurrera eta dagoeneko sartu gara azken txanpan Euskal Herriko Pala Txapelketa irekian asteburuan Madalensoro pilotalekuan jokatzen ari dena. Datorren asteburuan finalerdiak jokatuko dira eta finala berriz ekainaren 14an goizeko 08:15ean hasita.
Beraz, pilotazaleek lehiaketa honetaz gozatzen jarraitu ahal izango dute.
Herriko bikote bat bakarrik
Partehartu duten oiartzuar bikoteen artean soilik Markos eta Bereziartuak osatzen dutenak iritsi dira finalerdietara eta beraz, soilik horiek dute finalean egoteko aukera.
Azken partidan Bereziartua lesionatu egin zen eta bere ordez Oinatz Aizpuruk jokatuko du Polaina eta Larretxea hernaniar bikotearen aurka larunbat arratsaldean finalerako txartela lortu nahian.
Hala jakinarazi dute Oiartzungo Girizia elkartetik, komunitate baten bidez.