Oiartzun
Etxebizitza tasatuen zozketetarako erregistroan izena eman daitekeE. V.
oiartzun.
Viernes, 20 de junio 2025, 21:05
Udala garatzen ari den etxebizitza-planaren baitan, otsaileko Udal Osoko Batzarrean onartu zen etxebizitza tasatuen udal ordenantzaren aldaketa, euren salerosketetarako prozedura berria zehaztuz. Bertan jasotzen da, aurrerantzean etxebizitza tasatu bat salmentan jartzean, eroslea udalak izendatuko duela 'Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan' izena eman duten herritarren artean zozketa eginez. Etxebizitzaren prezioa zehazteaz gain, Udalak berak izango du eroslea izendatzeko eskumena. Prozedura egun tasatu izaera duten etxeen salerosketetan eta etorkizunean etor litezkeen etxebizitza tasatuen salerosketetan aplikatuko da.
Etxe tasatu bat erosteko interesa duten herritarren artean egingo ditu zozketak Udalak. Horretarako interesdunen erregistro berria sortzen ari da eta irekita dago izena emateko aukera. Uneoro egongo da zabalik, eta bertan apuntatuta dauden herritarrak automatikoki sartuko dira promozio berrien edo bigarren eskuko etxe tasatuen zozketetan. Honako baldintzak bete beharko dira: adinez nagusia edo adingabe emantzipatua izatea; 2025eko urtarrilaren 1etik Oiartzunen erroldatuta egotea, edo azken hamabost urteetan bost urtez erroldatuta egon izana edo azken hamar urteetan herrian etenik gabe lan egin izana; bizikidetza-unitateak 15.000 euro eta 57.721,24 euro bitarteko diru-sarrera haztatuak izatea (edo zozketaren urterako onarturiko kopuru eguneratuak); eta etxebizitzarik ez izatea (salbuespenak egongo dira, etxebizitza edukita ere bizikidetza-unitatearen beharretarako egokia ez izatea edo banaketa kasuetan, adibidez).
Udalaren webgunean dago 'Etxebizitza tasatuen eskatzaileen udal erregistroan' izena emateko eskaera-orria. Egoitza elektronikotik aurkeztu daiteke, edo HAZ berrian. Eskaera orria betetzerakoan aukera dago zenbat logelako etxebizitza eta zein auzotan nahi den zehazteko. Hartara, baldintza horiek betetzen dituzten etxeen zozketan bakarrik sartuko da herritarra. Uneoro izango da hautaketa aldatzeko aukera.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.