Ver 44 fotos
Ekitaldiz beteriko baserritar eguna Oiartzunen
Xanisteban egun handia ospatu eta gero, gaur aurrera darrai jaien egitaruak
E. Arraigo
Oiartzun
Domingo, 3 de agosto 2025
Oiartzuarrak Xanisteban jaietan murgilduta dabiltza larunbataz geroztik. Gaur baserritar eguna antolatu dute eta goiz goizetik primerako produktuak erosteko eta dastatzeko aukera egongo da HemenGuk, Oiartzungo produktuen azokan, Doneztebe Plazan. Idi dema lehiaketaren lehenengo txanda, hilerriaren goiko aldeko plazan izango da. Oiar-tzungo harria erabiliko da (1.800 kg-koa). 1.100 kg-tik gorako pisua duen idi pare bakoitzak 1,5 kg-ko gain-zama hartu beharko du gainditzen duen kilo bakoi-tzeko. Federatuak izango dira.
Bitartean, zaharren egoitzara hurbilduko dira Haurtzaro Ikastolako dantza taldeko kideak, Lartaun txistulari taldea eta trikitilariekin. Oiartzungo erraldoian ere kalejiran aterako dira. Inaxio Uharte 24. sagardo lehiaketa eta libreko bertso saioa Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin egongo da eguerdi partean.
Arratsaldeko 14:00etan berriz, Oiartzungo Udalak bazkari goxo bat eskainiko die herriko erretiratuei, Gazte Izanak elkartearen laguntzarekin. Idi dema, pilota, herri kirolak,... izango dira arratsaldean zehar. Txotxongilo ikuskizuna, Olarri Oiartzungo Dantza Taldearen saiotxoa, kontzertuak eta bestelako hitzorduek osatzen dute eguna amaitzeko egitaraua.
Ekitaldi ugari atzo ere
Atzo, Xanisteban eguna handia izan zuten oiartzurrek. Lartaun abesbatza kantuan eta Begoña Bergaretxe harmoniumean aritu ziren Meza Nagusian Done Eztebe parrokian. Ondoren 48. kon-tzertu herrikoia egon zen, Kon-tzejupean, Euskal doinu, kanta eta dantzetan oinarritutako emanaldia izan zen eta ikusle eta en-tzule ugari elkartu zituen saioak.
Bitartean gaztetxoentzat ur puzgarriak egon ziren. Arratsaldean, kirolaz gozatzeko aukera egon zen Madalensoro pilotalekuan, Oiar-tzungo Auzoen Arteko 37. sokatira txapelketa jokatu zen. Umeentzat ipuin kontaketa egon zen 3 urtetik gorako haurrentzat haurrentzat Mireia Delgadorekin. Musika izan zen nagusi arratsalde gau partean. Dantza bilera izan zen batetik Lartaun Txistularien eskutik, Landetxe Plazan eta gauean berriz, Musika Batzordearen eskutik musika jaialdia izan zen, Done Eztebe plazan. Txosnagunean, Hecetu Welo eta Bengo taldeen kontzertuekin bukatu zen atzoko jai eguna.
.