Borrar
Euskal Herria Kopan aritu dira egunotan OKEko nesken lehenengo taldekoak.
Oiartzun

Denboraldiaurre betean dira Oiartzun KEko futbol taldeak

Emakumezkoen 1. Nazionala ligan arituko da OKEko nesken lehenengo taldea

EGIAR

Asteazkena, 24 abuztua 2022

Comenta

Oiartzun Kirol Elkarteko talde ezberdinak jo eta su ari dira 2022/2023 denboraldia prestatzen. Entrenamendu gogorrez gain, lagunarteko norgehiagokak ere ari dira jokatzen, partidu ofizialak hasten direnerako puntu-puntuan iritsi asmoz.

OKEko nesken lehenengo taldea Emakumezkoen 1. Nazionala ligan arituko da aurtengoan. Iñigo Cela Egurza donostiarrak jarraituko du entrenatzaile gisa, eta irailaren 11ko asteburuan ekingo diote ligari, Tolosan, Tolosa C.F.-ren aurka. Hala ere, denboraldiaurrean ere ahalik eta emaitzarik onenak eskuratu nahi dituzte, egunotan jokatzen ari diren Euskal Herria Kopan batez ere. Txapelketa horretako B mailan ari dira parte-hartzen oiartzuarrak. Lehenengo partida abuztuaren 13an jokatu zuten, Karla Lekuonan, Mulier talde iruindarraren aurka. OKEkoak jaun eta jabe izan ziren zelaian, baina ez zuten asmatu aurkariaren ate aurrean, eta penaltietan erabaki zen kanporaketa. Oiartzunek irabazi zuen, 9-8. Hurrengo kanporaketa, berriz, San Ignacio talde gasteiztarraren aurka egitea egokitu zitzaien. Gasteizko Adurtza auzoan jokatu zuten eta, zoritxarrez, 3-2 galdu zuten oiartzuarrek. Markagailuan atzetik jarri, baina bitan berdindu zuten norgehiagoka OKEkoek. Azkenerako, ordea, San Ignaciok gol bat gehiago sartu eta Euskal Herria Kopa irabazteko aukerarik geratu ziren. Hala ere, asteburu honetan hirugarren eta laugarren posturako partida jokatuko dute, Berriozar taldearen aurka, Berriozarren. OKEko nesken B taldeari dagokionez, berriz, Endika Loiola oiartzuarrak jarraituko du entrenatzaile lanetan. Iazko denboraldian Euskal Ligara igotzea lortu zuten, eta aurten mailari eustea dute helburu.

Bestalde, mutilen taldeak ere gogor ari dira lanean. Lehenengo taldeak entrenatzaile aldaketa izan du, eta Iker Marquet oreretarrak hartu du Edorta Fernandezen tokia. Urtzi Santamaria izango da bere laguntzailea. Iazko denboraldi amaiera apartari segida eman eta mailaz igotzea dute amets oiartzuarrek. Talde oso gaztea dute, eta denbora beharko dute egokitzapen prozesuan. Denboraldiaurrean, Errenteria Hiriko Futbol Afizionatuko 43. Torneoa ari dira jokatzen. Atzo iluntzean Pasaia KEren aurka jokatu zuten. Irabazi ala galdu, larunbatean txapelketa horretako bigarren partida jokatu beharko dute. Galduz gero, arratsaldeko 16:30ean jokatu beharko lukete 3. eta 4. posturako lehia, beste aurrefinala galdu zuen Touring KEren aurka. Irabaziz gero, berriz, final handian izango dira, eta Añorga KKEren kontra arituko lirateke. Oreretako torneoaz gain, joan den asteburuan Ondarroako Aurrera taldearen aurkako lagunartekoa jokatu zuten Karla Lekuonan, eta 2-2 berdindu zuten. Mutilek ere irailaren 11ko asteburuan ekingo diote ligari (Erregional Ohorezko mailan aritko dira); etxean jokatuko dute, Vasconia CDren aurka.

Maila bat beherago izango da mutilen bigarren taldea. Haiek astebete beranduago ekingo diote ligari, Oiartzunen, Axular KKEren aurka. Azkenik, gaztetxoenen artean, jubenil mailako lehenengo taldea azpimarratu beharra dago, Nazional Ligan arituko baitira aurten. Besteak beste, Athletic, Reala edota Alaves bezalako taldeen harrobien aurka jokatu beharko dute.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Denboraldiaurre betean dira Oiartzun KEko futbol taldeak

Denboraldiaurre betean dira Oiartzun KEko futbol taldeak