Berriro ere zabalik da Elorsoro kiroldegia
Beharrezko mantenu eta garbiketa lanak egin dira bi asteotan
EGIAR
Astelehena, 22 abuztua 2022
Atzo berriro ere zabaldu zen Elorsoro kiroldegia. Uda-garaia aprobetxatuz, bi astez itxita egon da, beharrezko mantenu eta garbiketa lanak egiteko. Abuztuaren 31 arte udako ordutegia izango du: astelehenetik ostiralera 7:00etatik 20:30era, larunbatetan goizean 9:00etatik 14:00etara eta arratsaldean 16:00etatik 20:00etara eta igandeetan, azkenik, 9:00etatik 14:00etara. Irailean ohiko ordutegira itzuliko da. Bestalde, udako igerilekuak ere irekita jarraitzen dute. Irailaren 11 arte jarraituko dute zabalik, goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etarako ordutegiarekin.
Hiru mahai Arragua auzoan
Horrez gain, Arragua auzoan hiru mahai jarri ditu Oiartzungo Udalak. Ganboxa bideko belardian eta Aldeguna elkarte ondoko parkean hiru mahai jarri dira. Larrezabaleta kaleko horma batean baranda ere jarri da, mugikortasuna errazteko. 15.000 euroko aurrekontua izan dute lan horiek.