Gau Beltza ospatuko da igandean, Abaraxka ludotekaren eskutik
Afari-meriendatxoa egin ondoren, beldurrezko ibilbidea egingo dute bertaratzen direnek Kontzejupe plazatik abiatuta
GOIZARIN
OIARTZUN.
Ostirala, 29 urria 2021, 00:09
Gau Beltza heldu den igandean ospatuko da eta beste behin ere Abaraxka ludoteka herriarentzako festa antolatzen ari da buru-belarri. Aurten, berriz ere Gau Beltzaren ibilbidea eta afari-merienda izango dira urria agurtzeko. Hitzordua ilunabarreko 19:30ean jarri dute ludotekako hezitzaileek, Kontzejupe plazan.
Afari-meriendatxoa egin ondoren, beldurrezko ibilbidea egingo dute bertaratzen direnek. Arropa zaharrekin mozorrotuta hurbiltzeko gonbita egin dute antolatzaileek.
Abaraxka ibiltaria bihar
Gau Beltzarekin lotuta egongo da biharko Abaraxka ibiltaria ere: mozorroak prestatu eta, kuiak hustu eta apainduko dituzte. Arratsaldeko 16:30ean hasiko dira lanketa horretan, Abaraxka ludotekan bertan. Aukera dutenei, prestaketa lanetarako maindire eta arropa zaharrak eramateko eskatu die Abaraxkak.