Lezo
Orratx antzerki taldearen lan berria asteburu honetan Gezala Auditoriumean'Ai, ai, ai...Badatorrela!!!' antzezlana bitan taularatuko dute, larunbatean eta igandean, eta sarrerak salgai daude
El Diario Vasco
Astelehena, 15 maiatza 2023, 21:50
Orratx antzerki taldea berriro ere Gezala auditoriumeko taula gainera igoko da asteburu honetan 'Ai, ai, ai...Badatorrela!!!' antzezlan berriarekin. Bi aukera izango dira saioaz gozatzeko; larunbatean eta igandean, biak ere iluntzeko zortzietatik aurrera. Eta sarrerak dagoeneko eskuragai daude 8 eurotan.
Urtero lan bat estreinatu ohi du Orratz antzerki taldeak eta aurten ere bete dute hitzordua. Lierni Fresnedok zuzendua, Edurne Agirrezabala, Araitz Larrea eta Amaia Herrero dira lana taula gainera eramateaz arduratzen diren aktoreak.
Bi solairuko lana da 'Ai, ai, ai...Badatorrela!!!'. Sinopsiaren arabera, lehenengoan eguneroko errutinan, ezarritako ordenan eta harremanean babestutako bi ahizpa lasai asko bizi dira beren betiko etxebizitzan.Norbaitek atea jo du. Nor ote da? Badaezpada ere hobe ez irekitzea. Gutun bat ate azpitik agertzen da. Beraien bizitza aldatuko al da.... ala ez! Bigarren solairuan, berriz, bi lagun, Margarita eta Trinidad, urte amaiera ospatzeko elkartzen dira. Agian datorren urtea hobea izango da. Norbaitek atea jo du. Beraien laguna Nina ote da? Jendartean gero eta ohikoago den zuhurtziak eta beldurrak zera sortzen dute: paranoia, zentzugabekeria eta absurdua, baita krudelkeria ere.