Lezo
Gurutze auzoko Maldaburu bidea berritu du UdalakJoana Mendiburu alkatea buru duen udal Gobernu taldeak 120.000 euroko inbertsioa egin berri du bidea hobetzeko
Andrearriaga bidetik Usategietara doan Maldaburu herri bidea konpontzeko lanak amaitu berri ditu Oiartzungo Udalak. 120.000 euroko inbertsioa egin du egoera kaskarrean zegoen Gurutze auzoko errepidea konpontzeko. Hala jakinarazi dute udal-agintariek prentsa-ohar baten bidez.
Esku-hartze garrantzitsua egin behar izan du zenbait gunetan pitzadurak eta asentamenduak konpontzeko, bereziki A-8 autopistaren gainetik doan zubiaren inguruan.
Zubiko asfaltozko zoladura berritu du, eta zubiaren eta bidearen arteko elkarguneetan dilatazio juntak jarri ditu, egituraren mugimenduek bidean kalterik eragin ez dezaten. Bideko hainbat zatitan zehar hormigoizko zoladura berria ere bota du, hondatutakoa kenduta.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.