Urria arte, egitarau bizia
Osteguna, 2 otsaila 2023, 00:04
Orereta Ikastolak, aurten 60 urte betetzen ditu. Hori dela eta, hainbat hitzordu prestatu ditu Errenteriako hainbat eragilerekin, denek parte har dezaten urriko lehen igandean egingo den Kilometroak jaiaren aurretik. «Komunitatea, euskara eta eskertza» balioztatuz, egitarau bizia prestatu dutela iragarri zuten. Egitarauaren atzoko aurkezpenean, ikastolako hainabt ordezkari hartu zuten parte (Itziar Navarro lehendakariak hartu zuen hitza), beste Errenteriako eragile eta ordezkariekin. Otsaila bukaeran emango zaio hasiera honi, Berria egunkariari oroimen bat eginez hainbat ekitaldiekin. Martxoan berriz, giza kate bat egingo da Zumarditik Donostiara eta maiatzean beste hainbat ikuskizun, herriko artistekin eta baita ere Hendaiako eta Ziburuko ikastolako ikasleekin. Uztailean Ur Muga festibala antolatuko dela iragarri zuten.