Borrar
Erromeria Egunaren egitaraua aurkeztu zuten Ereintza Dantza Taldeko eta Udaleko ordezkariek.

Errenteria

«Umeak, gazteak eta helduak ikusi nahi ditugu Erromeria Egunaz gozatzen»

Datorren uztailaren 19an 25. edizioa ospatuko du «Errenteriako plazak dantzaz betetzeko» jaio zen ekimen honek

Martin Sansinenea

Errenteria

Jueves, 26 de junio 2025

Dantzaz beteko dira Errenteriako kaleak uztailaren 19an Erromeria Egunarekin. Aurtengoa, gainera, oso berezia izango da, 25. edizioa beteko baita. «Jai hau 1998an abiatu genuen, baina pandemiaren ondorioz bi urteko geldialdia egin genuen, horregatik ospatuko dugu mende laurden hau 2025ean», gogoratu zuen Andoni Goitiak, Ereintza Dantza taldearen presidenteak aurkezpenean. «Herri dantzei eta erromeria giroari bultzada bat emateko ekin genion ekintza honi, gaur egun jada herrian errotuta dagoen jardunaldiari», azaldu zuen. Eta eskerrak eman zizkien «25 urte hauetan egun hau aurrera eramatea ahalbdidetu duten guztiei, haien lana gabe guk ezingo genuke giro honetaz gozatu eta».

Aurtengo egitarauari dagokionez, Ereintza Dantza taldeak mota guztietako jarduerak antolatu ditu goizetik gauera bitartean. «Egunari hasiera emango diogu 10:00etan dianarekin», azpimarratu zuen Vanesa Castañok. Koldo Mitxelena plazatik hasiko da musika herriko kaleetan barna mugitzeko. 11:00etan, Xenpelar plazan Errenteriako XIII. Bola joko saria izango da Niessen elkartearen eskutik.

Lehen musika doinuekin eta jokuekin, atseden bat behar duenik izango da. Horregatik, 11:00etan hamaiketakoa antolatu da Koldo Mitxelena plazan.

12:00etan, dantzak berriro nagusitasuna hartuko du. Xabier Olaskoaga plazatik hasita, dantzaldi ibiltaria izango da Aiko taldearen eskutik. Gogoratu behar da Aiko taldeak, Erromeria Egunaren 25. ediziorako abestia sortu duela eta Ereintza Dantza Taldeak koreografia berezia prestatu duela.

Goiz zoragarri baten ondoren, bazkariaren txanda izango da, berriz ere Merkatuzarren, 14:00etan. Menuak entsalada mistoa, bakailaoz betetako piperrak, oilaskoa parrillan, txerri-saihetsak parrillan, Eceizako pesteltxoak, kafea, ogia eta edaria ditu. Bazkariaren prezioa 20 eurokoa da adinekoentzat eta 10 eurokoa gazteentzat. Menu begetarianoa ere egongo da. Tiketak Arkaitza Tabernan edo Paki dietetika zentroan eskuragarri izango dira. Bestalde, karteletan dagoen QR kodea eskaneatuz online egin daiteke erreserba.

Gazteak erakarri

Bestalde, aurtengo edizioaren erronketako bat, Castañoren arabera, «jende gaztea erakartzea da». Horregatik, Bixkor Txaranga Errenteriako kaleetara aterako da giroa alaitzera. 17:00etatik aurrera abiatuko da Merkatuzarretik.

Aldi berean, musika tradizionala gustuko dutenek txistulari, trikitilari eta dultzaineroez gozatzeko aukera izango dute Zumardian 17:30etik aurrera. 18:30ean bestalde, Patxi eta Konpainia izango dira Zumardian. Jardunaldia 22:30ean itxiko da Gabezin Erromeriarekin Lehendakari Agirre plazan.

Jardunaldi berezia izango da eta «haur, gazte eta helduek gozatzea espero dugu», ziurtatu zuen Ereintza Dantza Taldeko Ander Aguilerak. «Gazte Eguna egun berean ospatzearen beldur ginen, baina Erromeria Eguna gazteei hurbiltzeko aukera paregabea dela uste dugu», onartu zuen.

Maite Gartzia kultura zinegotziak eskerrak eman nahi izan zizkion Ereintza Dantza Taldeari, «errenteriarrei horrelako jardunaldi polit bat eskaintzeagatik».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Umeak, gazteak eta helduak ikusi nahi ditugu Erromeria Egunaz gozatzen»

«Umeak, gazteak eta helduak ikusi nahi ditugu Erromeria Egunaz gozatzen»