Borrar
Errenteriak Palestinari elkartasuna adierazi dio.

Errenteria

OarsoMusika Elkarteak emanaldi bat antolatu du ekainaren 1erako

Helburua Palestina jasaten ari den sarraskia salatzea da eta 'Orereta Palestinarekin' herri ekimenari laguntzeko

Iker Castaño

Errenteria

Osteguna, 9 maiatza 2024, 20:18

Comenta

Ekainak 1ean, Oarsoaldea eskualdeko hainbat artistek kolaboratuko dute Palestina jasaten ari den sarraskia salatzeko eta, bide batez, 'Orereta Palestinarekin' herri ekimenari laguntzeko. Musika, dantza, olerkia, klown, txalaparta eta multimedia publiko guztiarentzat Oarsomusika elkartearen eskutik egongo da.

Emanaldia 3 ordu ingurukoa izango da, eta adin guztietarako aproposa. Zutik nahiz eserita ikusteko aukera izango da eta barra jarriko da, edariekin. Partehartzaileak Hatxe, Ilargi, Karim, Puto Yanu & DJ Artie, The Bedbreakers, Arkaitz Miner, Julen Etxegarai, Ibon Huarte, Txin-txetilla, Neka ta Artola txalapartariak izango dira.

Sarrerak Arkaitza tabernan daude salgai maiatzak 30 arte (eskudirutan), edo esteka honetan (https://sarrerak.errenteria.eus/evento/-/view/199490/orereta-palestinarekin-elkartasun-jaialdia) ekainak 1eko arratsalderarte; eta egunean bertan 17:00etatik aurrera Niessen aretoko takillan eskuragarriak izango dira (kreditu txartelarekin bakarrik).

Aurreko hilabetean, apirilean, Errenteriako Foru Plazan Orereta Palestinarekin taldearen ekimena antolatuta, Israel Palestinan aurrera eramaten ari den genozidioa salatzeko 23 artelanak sortu zituzten 23 artelanak. Beste ekimen batzuetan, Korrika festan adibidez, Palestinako bandera eta zapiak eraman zituzten elkartasuna adierazteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco OarsoMusika Elkarteak emanaldi bat antolatu du ekainaren 1erako

OarsoMusika Elkarteak emanaldi bat antolatu du ekainaren 1erako