Borrar
AEK-ko arduradunak prest daude Mintzalagun egistasmoarentzako.
Errenteria

«Mintzalagun egitasmoak espazio goxoak sortzen ditu»

Pasaia, Lezo eta Oiartzungo AEK-ko mintzalagun egitasmoak ateak irekitzen dizkie «euskara hobetu nahi duten guztiei»

Martin Sansinenea

Errenteria

Sábado, 22 de noviembre 2025, 20:51

Comenta

HHelburua argia da. Espazio eroso bat eskaintzea euskara maila hobetzeko. Hori da Mintzalagunaren egitasmoaren helburua, Oarsoaldean euskaraz gozatu nahi duten pertsonak bilatzen dituena. Horrela aurkezten dute Edurne Lizarazu, Julen Rodriguez eta Maritxu Oiartzun, AEK-ako mintzalagun egitasmoaren arduradunak Oarsoaldean.

«Helburua da Mintzalagun saioetan parte hartzen dutenak euskara gehiago erabiltzeko gai izatea», nabarmentzen du Rordiguezek. Horregatik, «ezinbestekoa da gutxieneko maila bat egotea beste pertsona batzuekin hitz egin ahal izateko». Hala ere, euskaraz hitz egiteko trebetasuna izanez gero, Mintzalagun tresna zoragarria da, era guztietako elkarrizketak izateko espazio publikoak aprobetxatzen direlako».

Baina, zer arrazoi egon daiteke Mintzalagun izateko? Arduradunek azpimarratu dutenez, «asko daude». Mintzalagun «euskaraz dakiten baina hitz egiteak lotsa ematen dien pertsonak aurkitzen ditugu, herdoilduta dutenak ere badaude, eta badira inguruan euskaraz hitz egiteko pertsonarik ez dutenak». Beraz, kasu askotarako lagungarria izan daiteke.

Zentzu honetan, erretiratuek parte hartzen dute, batez ere. «Euskaraz hitz egitera animatzen diren pertsonak dira», azpimarratzen dute hirurek. Era berean, «mota guztietako jarduerekin bat egiten dute, eta hori goraipatu egin behar da», nabarmendu dute. Horregatik, «gazteek ere mintzalagunarekin bat egin dezaten nahi dugu, helduek egiten duten bezala euskaraz goza dezaten».

«Pixkanaka hobetzea da helburua, eta norbaitek hitz egiterakoan akatsak egiten baditu, ez da ezer gertatzen»

Bestalde, ez dago klaserik, topaketak baizik. «Euskaraz ondo hitz egiten dakien pertsona bat eta agian maila bikaina ez duten beste bi edo hiru elkartzen ditugu, pixkanaka ikas dezaten». Kafe bat hartzen, parke batean, edo edozein espazio publikotan alegia.

«Akatsak normalak dira»

Hitz egiteko moduari dagokionez, hirurak ados daude «hau ez dela azterketa bat» esatean. Izan ere, azpimarratzen dutenez, «pixkanaka hobetzea da helburua, eta norbaitek hitz egiterakoan akatsak egiten baditu, ez da ezer gertatzen».

Hauxe da pertsona batzuengan ikusten duten zerbait. Huts egiteko beldur hori. Eta horrek «askok ez animatzea eragiten du, akats horiek egiteko beldur dira eta».

Gomendagarria da

Euskara ikasteko tokia izateaz gain, Lizarazuren hitzetan, espazio atsegina eta beroa da. Horregatik, Mintzalagunlagun erlazioak sortzen diren tokia da, eta hori oso gauza polita da eta nabarmendu beharrekoa. Era berean, hain azkar doan mundu batean «ona da mantsoago joateko uneak izatea, eta horretan mintzalagun izatea ere zoragarria da».

Alde horretatik, aisialdiko jarduera politak elkartzen diren unea da. Irteera batzuetan, ikasteaz gain, elkarrekin denbora luzea ematea da helburua. «Plan berri bat eskaintzen dugu, komunitate bat eraikitzea, eta hori niretzat ederra da», dio Rodriguezek. Zentzu horretan, «euskaraz hitz egiteko gogotsu dagoen pertsonekin egiten dute topo».

Gainera, prezioa erakargarriagoa da, guztiz doakoa baita. «Zer gehiago eska daiteke», galde-tzen diote bere buruei hiru arduradunek. Izan ere, badirudi mintzalagun espazio zoragarria dela euskaraz komunikatzeko lagun-sare bat ireki ahal izateko, eta hori da, zalantzarik gabe, gure gizarteak aurrez aurre duen erronketako bat.

Horregatik guztiagatik, egitasmo honetan parte hartu nahi izanez gero, email bat idatz daiteke edo telefono hauetara deitu.

Oiartzungo AEK (943 49 39 57 edo oiartzun@aek.eus. Pasaiako AEK (943 52 55 45 edo pasaia@aek.eus) eta Lezoko AEK (943 51 91 44 edo lezo@aek.eus). Kontaktu hauek «guzti irekiak daude nahi duenarentzat», aitortzen dute hirurek. Hortaz geratzen den bakarra da «bakoi-tzak bere etxetik guregana etor-tzera euskarari ahal den heinean bultzada bat emateko».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Mintzalagun egitasmoak espazio goxoak sortzen ditu»

«Mintzalagun egitasmoak espazio goxoak sortzen ditu»