Errenteria
Iñigo Legorburuk hiru literatura sari lortu dituUrnietan eta Ordizian errenteriarraren narrazioak izan dira garaile eta Durangon bestalde, bertsoak
Ikastaroaren amaierak on egin dio Iñigo Legorburu idazle errenteriarrari, eta hiru literatur lehiaketa irabazi ditu: narratiba lehiaketa bi eta bertso lehiaketa bat.
Maiatzean, Urnietako udalak bi urtez behin antolatzen duen On Manuel Antonio Antia literatura lehiaketako helduen mailan, Legorbururen 'Simetriak' lana lortu zuen lehen saria Gotzon Plaza bilbotarraren 'Artista eroa' lanaren aurretik eta 1.800 euroko diru saria eta publikazioa lortu zituen. Azken lau edizioetatik hirutan finalista izana zen lehendik Legorburu eta beste bietan garaipenak ihes egin bazion ere, oraingoan txanpona bere aldera erori eta garaipena lortu du.
Bestalde, Ordiziako Kimetz emakume taldeak antolatzen duen narrazio lehiaketan, besteak beste Felipe Juaristi eta Eli Tolaretxipi idazleek osaturiko epaimahaiak, Legorbururen 'Eskutik' idazlanari eman zioten lehenengo postua eta 600 euroko diru saria. Bestalde, Hondarribiako Ainara Elizondok lortu zuen euskarazko alorrean, berreun euroko saria lortuz. Bi lanak Ordiziako udalak Santa Ana festen inguruan argitaratzen duen aldizkarian irakurri ahalko dira.
Aurten ere, Durangoko Julene Azpeitia literatura alorreko bertso-paperen atalean gailendu da iaz bezala Iñigo Legorburu bere 'Amonaren talaiatik' bertso-sortarekin.
Juana Bixenta Olabe doinu alai eta jostagarrian idatzitako zortzi bertsoko sortan, amona batek nokaren hizkuntza erabilita gazte garaiko momentuak berreskuratuko ditu. 'Jainkoak nahi beste ume adina', 'dantzan kastellanoz'... halako espresioak sartuta gailendu da Legorbururen sorta aurtengoan eta Durangoko beste idazlan sarituekin publikatuko dira abendu aldean liburuxka batean.
Sariagatik, Legorburuk 300 euro eta diploma lortu ditu eta Urko Egaña azpeitiarrak akzesita lortu zuen 'Laugarren ebakuntzaren ondoren' lanarekin, 150 euroko bonua lortuz Durangoko dendetan xahutzeko.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.