Borrar
Xixilio Maritxalar, Mintzalaguna egitasmoaren sortzaileetako bat. ARIZMENDI

Errenteria

Ikasturteko edozein momentutan eman daiteke izena Lau Haizetarako Mintzalaguna-irakurketa errazan

60 herritarrek baino gehiagok parte hartzen dute Mintzapraktika egitasmoetan, astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko

Iker Castaño

Errenteria

Ostirala, 26 apirila 2024, 20:48

Comenta

Lau Haizetara euskaltzaleon Topaguneko Mintzalaguna egitasmoaren sortzaileetako den Xixilio Maritxalarrek gogorarazi nahi duenez, «ikusturteko edozein momentuan ahal da izena eman Lau Haizetarako Mintzalaguna-irakurketa errazan».

Mintzapraktika egitasmoa irailean jartzen da martxan urtero eta orduz geroztik astean behin elkartzen dira talde txikitan euskaraz aritzeko: mintzalagunak (euskara ikasten ari direnak edo ohitura berreskuratu nahi dutenak hizkuntza praktikatuz) eta mintzalaguntzaileak (euskara aise erabiltzen dutenak eta ikasten ari edo aritu nahi dutenei euskaraz praktikatzen laguntzeko borondatez izena ematen duten euskaltzaleak).

Maritxalarrek dioenez, «aurreko urteetan joan zirenek ate irekiak dauzkate bueltatzeko nahi dutenean. Ez da ordaindu behar. Kendu pereza eta animatu parte hartzera», azpimarratzen du. Egitasmoa, gainera, «giro onean ematen da, beti errespetuz, baina gai ezberdinetaz hitz egiten. Ez da inor damutuko». Kurtso amaieran txangoak eta bazkariak egiten dituzte denen artean.

Bestalde, Lau Haizetaratik irakurketa erraza ekimena «irekia dagoela» gogorarazi dute, «helduentzako liburu bat modu erraz eta didaktiko batean irakurtzean datza». «Programa hau herritar guztiei zabalik badago ere, bereziki, irakurtzeko gaitasuna ahaztuta duten edo hizkuntza hobeto ikasi nahi dutenei begirakoa da», dio Maritxalarrek.

Bi ekimenetan parte hartzeko hainbat aukera eta modu daude, gehiago jakiteko mintzalaguna@lauhaizetara.eus helbidera idatzi edo 613254904 telefonora deitu daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ikasturteko edozein momentutan eman daiteke izena Lau Haizetarako Mintzalaguna-irakurketa errazan

Ikasturteko edozein momentutan eman daiteke izena Lau Haizetarako Mintzalaguna-irakurketa errazan