Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Nahiz eta eguraldi ezatsegina izan, haurrek jokoekin gozatu zuten eta gero txokolatada izan zuten gorputza berotzeko. Azken orduan, Oiartzun ibaia argiztatu zuten denen artean.
Errenteria: Hotzak ez du hasiera-festa gelditu
Errenteria

Hotzak ez du hasiera-festa gelditu

Umeentzako jolasekin hasi da 2023ko Kilometroak jaia Errenterian, eguraldi txarrari aurre eginez

Iker Castaño

Errenteria

Sábado, 28 de enero 2023, 20:32

Hotzak ez zuen Kilometroak festako inaugurazio festa eten. Errenteriarrak prest daude, baita ere, neguko arratsalde kaskarragoetarako. Denek dakiten bezala, hitzordu nagusiena urriko lehen igandean ospatuko da, aurten 1ean, baina antolatzaileak urte osoko jaia izan dadin lanean ari dira. Ohiko ezaugarriak aldatuta, egun bakarreko jaia izateari utzi dio festak eta egitaraua jarduera ugarik osatuko dute urte osoan zehar.

Larunbat honetan egin zena lehenengoa izan zen, seguruenik hotzena eguraldiagatik baina beroena parte hartu zuen jendetzarengatik. Bereziki haur eta gazteei zuzendutako ekimena izan zen, gurasoek parte hartu bazuten ere, eta ez bakarrik Orereta Ikastolako komunitateak, herritar ugari batu zen festara.

Txikienek jolasak eta tailerrak izan zituzten, baita txokolatada ere. Gaztetxoek, aldiz, ginkana eta merienda

Jaia bi tartetan bereizi zen, betiere Oiartzun ibaia ardatz hartuta. Hasteko, 16:30etik 18:30era, adinaren arabera antolatutako bi gune izan ziren nagusi: Gabierrotako Evaristo Bozas parkea eta Gernika plaza. Lehenengoan, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako laugarren maila arteko haurrentzat jolasak eta tailerrak izan ziren, baita txokolatada ere gorputza berotzeko. Bigarren gunean, aldiz, gaztetxoak bildu ziren, Lehen Hezkuntzako bosgarren maila eta DBH bitarteko ikasleak. Ginkana eta merienda izan zuten. Familia giroan gozatu zuten jaiaren hasieraz.

Guneetako jolas eta jokoen ostean, 18:30ean guztiak errioruntz abiatu ziren musikaz lagunduta, eta ordu erdi geroago, Panierreko eta Lekuonako zubien arteko ibaiertzak beteaz, ibaia argiztatu zuten.

Hurrengo asteazkenean aurkeztuko dira egitaraua osatzen duten beste jarduerak; jaia hasi besterik ez da egin

Ondoren, Linon eman zioten amaiera inaugurazio jaiari, 19:30etik 20:30era bitartean egin zen festatxoarekin. Jan-edanak, musika eta abar izan ziren herritar guztientzat. Amaitzeko, zezen suzkoa agertu zen eta guztiak korrika eta garrasika hasi ziren, festa giroan.

Hurrengo asteazkenean aurkeztuko dira urteko egitaraua osatzen duten beste jarduerak. Jaia hasi besterik ez da egin. Erriola itsasoratu da Errenterian.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Hotzak ez du hasiera-festa gelditu