

Secciones
Servicios
Destacamos
Hizkuntza bat erabilpenaren bitartez mantentzen den zerbait da. Hortaz, ezinbestekoa da euskarazko terminologiak sortzea, hauek erabiltzeko. Horregatik, Hibaika Arraun elkarteak arraun hiztegi bat sortu du. «Liburuxka xumea da, tamainan eta edukian, baina arraun munduan ezinbestekoak diren terminoak euskaraz biltzeko nahikoa», aitortzen du Zuriñe Alberdik, Hibaikako arraunlariak.
Zentzu honetan, Alberdik azpimarratzen duen moduan, «arraunzaleentzat lagungarri izan nahi du hiztegi honek, baita gure elkartearen eguneroko jardueretan, izan ere arrauna erdi-erdian duen bezala, euskara ere erdigunean jarri nahi du Hibaikak bere egunerokoan». Gainera, «hiztegia txikia izanagatik, asmo handia du atzean», baieztatu zuen Alberdik.
Errenteria osoan banatuko diren 500 hiztegi ale argitaratu dituzte. «Herriko liburutegietan eta ikastetxeen artean banatuko ditugu», adierazi dute arraun elkartetik. Zentzu honetan, «eskerrak eman nahi dizkiogu Errenteriako udalari egin digun ekarpenarengatik».
Elkarteari dagokionez, «gaurkoz, 100 arraunlari ari dira gure artean, haur, promesa, gazte eta senior kategorietan, «badago eragin eremurik, eta badugu eragile nahikorik arrauna eta euskara, euskara eta arrauna hauspotzeko», azpimarratu du Alberdik.
Hilaren 15etik 25era egingo da Euskaraldia, eta euskararen erabilera sustatzea «ezinbestekoa da». Hortaz, «hau lortzeko ariketa erraldoiari Hibaikaren ekarpen txikia da hiztegi hau». Izan ere, «horretatik harago doan asmo eta konpromezu baten lehen urratsa da», adierazi dute Hibaika Arraun elkartetik.
Zentzu honetan, Alberdik gehitu duen moduan, «jakin badakig hutsuneak dituela egunerokoan gure elkarteak erabateko euskarazko jarduna bermatzekoa bidean». Hala ere, «bide horretan hasiak gara lanean, hausnarketan, euskararen presentzia areagotzeko gurean, euskarak denok gaituelako beharrezko urteko 365 egunetan».
Halako ekimenak «ezinbestekoak dira», Leire Mazizior kirolak eta udal hizkuntza politikaren zinegotziaren esanetan. Honetaz gain, Maziziorrek eskerrak eman dizkio arraun elkarteari hiztegi hau egiteagatik. Bera bezala, Naroa Etxeberria Euskaraldiaren dinamizatzaileak azpimarratu du, «erreferentziazko hiztegia sortzea lan bikaina izan da Hibaikaren aldetik».
Bestalde, Euskaraldiari begira dago jada Errenteria. Hortaz, Etxeberriak eta Maziziorrek gogorarazi duten bezala, «berriro ere espero dugu jendeak Euskaraldian parte hartzea». Horretarako, azpimarratu duten moduan, «oraindik epea zabalik dago izen-emateko». Honekin batera, Etxeberriak beste urteetan parte hartu dutenei berriro ere parte hartzera gonbidatu die.
Hilaren 15ean hasiko da Euskaraldia, eta txapak banatzen hasiak dira. Hala ere, izen emateko edo txapak jasotzeko hitzorduak gogoratu ditu Etxeberriak. Hilaren 9an, Pablo Sorozabal Plazan izango dira 17.00etatik 20.00etara. Egun bat geroago, Herriko plazan izango dira goizean, 12.00etatik, 13.00etara. Arratsaldean berriz, Cristobal Gamoneko patio estalian 17.00etatik 20.00etara eta Lehendakari Agirre plazan 18.00etatik, 20.00etara.
Azkenik, Gabierrotan azalduko dira hilaren 11n arratsaldeko 17.00etatik 19.00etara. Honez gain, Udal Hizkuntza Politika Sailean goizetan egongo dira eskuragarri txapak, eta astearte eta ostegunetan, 17.30etik 20.00etara Lau Haizetaran.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.