Borrar
Esti Susperregi Zabalo, Agustinak Zentroa proiektuaren arduraduna.

Errenteria

«Helburu nagusia da kultur eta sormen industriak balioan jartzea»

Agustinak Zentroa eraberritu dute eta dagoeneko martxan da. Proiektuaren arduraduna den Esti Susperregik azaldu du zer egingo denEsti Susperregi Agustinak Zentroaren arduraduna

Iker Castaño

Errenteria

Larunbata, 4 maiatza 2024, 20:22

Comenta

Dagoeneko ireki ditu ateak Errenteriako Agustinak auzoan kokatuta dagoen Agustinak Zentro eraberrituak. Ikastetxe zaharra zena eraberritu ostean, bertan kokatu da sormen zein kultur industrien sustapenerako erreferentziazko zentroa, kulturak eta sormenak Errenteriaren eta Oarsoaldearen eraldaketan eta garapenean duen estrategikotasuna eta potentziala garatzen jarraitzeko. Proiektuaren arduraduna den Esti Susperregi Zabalo (Ekonomia eta lurralde garapenerako sailaren teknikaria Oarsoaldea Garapen Agentzian) lehen zertzeladak eman ditu.

– Zein da Agustinak Zentroaren helburu nagusia eta zein baliabide mota eskaintzen ditu kultura –eta sormen– industriei laguntzeko?

– Agustinak Zentroa kultura –eta sormen– industrien esparruan proiektu ekonomikoak sustatzeko zentroa eta proiektua da. Gure helburu nagusia da kultur eta sormen industriak balioan jartzea. Horretarako, sektorea saretu, sektorean jarduten ari direnen jasangarritasun ekonomikoa indartu eta proiektu berriak sortzeko ekintzailetzarako ingurune egokia sortuko ditugu. Hainbat baliabide eskaintzen ditugu, besteak beste, prestakuntza, topaketa profesionalak, lanerako guneak eta aholkularitza pertsonalizatuko zerbitzuak.

Gakoak

«Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izan da Agustinak Zentroa gauzatzeko»

– Zer alderdi nabarmenduko zenituzke Agustinak Zentroa sortzearen alde egin duten erakundeen arteko lankidetzari dagokionez?

– Erakundeen arteko lankidetza funtsezkoa izan da Agustinak Zentroa gauzatzeko. Errenteria

2025 Plan Estrategikoan eta Oarsoaldea 2025 Plan Estrategikoan jasotako proiektu honek, Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren finantza-laguntza izan du. Zehazki 2,6 milioi euroko inbertsioa egin da proiektua martxan jartzeko. Udalaren, Oarsoaldearen eta Jaurlaritzaren arteko lankidetza honek eskualdeko garapen ekonomiko eta kulturalarekiko konpromiso bateratua erakusten du, kultura, eskualdearen eraldaketarako garrantzitsua izanik ere, eskualdearen motore ekonomiko gisa ere giltzarria baita.

– Zeintzuk dira gaur egun Agustinak Zentroan enpresa-proiektuek barne hartzen dituzten diziplinak?

– Agustinak Zentroan lan egiten duten enpresa-proiektuek hainbat diziplina jorratzen dituzte, hala nola moda eta argazkigintza, bideojokoak, multimedia, interaktibitatea eta informazioaren eta komunikazioaren teknologia. Askotariko eta elkarlaneko giro horrek aukera paregabea eskaintzen die kultura –eta sormen– industrien sektoreko ekintzaileei eta profesionalei.

– Zer rol betetzen du Agustinak Zentroak tokiko komunitatean eta nola eraldatu da espazio fisikoa funtzio horretara egokitzeko?

– Agustinak Zentroak berebiziko garrantzia du tokiko komunitatean, auzoari eta herritarrei ateak

ireki baitizkie. Eraikina eraldatzeak lorategia aisialdirako gune gisa irekitzea ahalbidetu du, eta

laster taberna bat ere izango du, lizitazioa oraindik irekia dago maiatzaren 20 arte. Gainera, plaza bat sortu da erabiltzaile eta bisitarientzako topagune gisa, eta bertan hainbat ekitaldi antolatu ahal izango dira. Auzoak espazio berri eder bat irabazi du.

– Nola eskura ditzakete Agustinak Zentroan parte hartu nahi duten pertsonek beren zerbitzuak?

– Agustinak Zentroaren zerbitzuetara sartzeko, interesdunek Oarsoaldeko web orri ofizialean

eman dezakete eskaera. Eskaera egin ondoren, arduradunek proiektu bakoitzaren egoera aztertuko dute eta beren beharretara egokitutako ibilbide- eta laguntza-orria eskainiko dute. Informazio gehiago nahi dutenek esusperregi@oarsoaldea.eus helbidera idatzi edota 943 494 129 telefonora deitu dezakete.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Helburu nagusia da kultur eta sormen industriak balioan jartzea»

«Helburu nagusia da kultur eta sormen industriak balioan jartzea»