Borrar
Baserrietako animaliek araudi propioa dutela dio sindikatuak. ARIZMENDI

ENBAk Errenteriako Udalari egindako eskaera

Baserrietako ganadua animaliak babestu eta edukitzeko udal ordenantzatik atera ditzala eskatu dio

A.S.

ERRENTERIA.

Larunbata, 27 otsaila 2021, 00:18

Comenta

Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak Errenteriako Udalak jendaurrean ipini duen «Animaliak babesteari eta edukitzeari buruzko Errenteriako udal ordenantza» proiektua aztertu du eta alegazioak aurkeztu ditu.

ENBAren ustean, «argi geratzen da ordenantza honen helburu nagusia etxeko animaliak direla eta hori nabarmena da ordenantzako hainbat puntutan eta baserritarren segurtasun juridikoa bermatu asmoz, proposatzen dugu ustiapeneko animaliak salbuestea».

ENBA, Euskal Nekazarien Batasunaren ustean, «gure baserrietan hazten eta zaintzen diren ustiapenerako animaliak badute jada bere araudi propioa, nahiz Europakoa nahiz Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundikoa, bai animalien ongizateari dagokionean bai ustialekuetako baldintza higieniko sanitarioak bai animalien identifikazioa eta kontrolerako» beraz, nekazal sindikatuaren ustetan «ez du inongo zentzurik, batez ere, txakurrak eta katuen kasuistikan antolatutako ordenantzan, baserrietan zaintzen eta hazten ditugun animailak txertatzea».

Bestalde, Errenteriako abeltzainen ikuspuntuaz haratago, 9. artikuluan jasotzen diren debekuen artean, «Euskal Herrian hain ohikoak eta usadiozkoak diren sokamuturra, zezenketak, idi demak... jasotzen dira eta gure ustean, ikuskizun hauek ez lirateke debekatu behar. Hori bai, dagokion araudi berezia betearaziz».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco ENBAk Errenteriako Udalari egindako eskaera

ENBAk Errenteriako Udalari egindako eskaera