Errenteria
Bigarren banderaren bila ureratuko da asteburuan Hibaika Oiartzun ibaianLarunbatean izango da saioa 17:30etik aurrera, eta txapelketako sei trainerak erlojupeko proban arituko dira
Hibaikak Astilleron hasi zuenarekin jarraitu nahi du, eta Errenterian egitea da helburua. Hilaren 28an, arratsaldeko 17:30ean, Errenteria Hiria Ikurrinaren XII. ekitaldia jokatuka da. Beraz, KAE2 Ligaren bigarren estropada izango da etxean.
Portugalete, Orio B, Busturialdea, Laredo, Lutxana eta nola ez, Hibaika arituko dira larunbateko arratsaldean estropadan. Hibaika Arraun Elkarteak eta KAE Kantauriko Arraun Elkarteak antolatu dute ligarako puntuagarria den estropada Errenteriako Udalaren babesarekin.
Proba erlojupekoa izango da, eta traineruek hiru itsas mila egin beharko dituzte, bi luze eta ziaboga bakarra eginez. Estropadaren eremua Oiartzun ibaia eta Pasaiako Badia izango dira. Hasiera eta amaiera Iztieta Pasalekuan izango da, Gurekin Auzo Elkartearen parean. Irteerari dagokionez, hurrenkera sailkapen taulan azkenak direnetik hasita egingo dute, miutu bateko aldearekin.
Erlojupeko proba izango da, eta traineruek hiru itsas mila egin beharko dituzte, bi luze eta ziaboga bakarrarekin
Hortaz, Lutxana hasiko da, ondoren Laredo, Busturialdea, Orio B, Portugalete izango dira eta azkenik Hibaika.
«Eskertuta gaude»
Estropadaren aurkezpena ez ezik, proiektua laguntzen duten pertsonei eskerrak emateko aprobetxatu zuen unea Hibaikak. «Aipamen berezia egin diogu aurtengo estropadarako kartelerako, zein bi traineruen aurkezpen ekitaldirako kartelaren diseinua egin duen Mikel Urtasun ilustratzaileari», aitortu zuen Zuriñe Alberdik, Hibaika Arraun Elkarteko zuzendaritzako kideak. Gainera, «eskerrak eman nahi dizkiegu babesle guztiei, ezinebstekoak direlako bide honetan», gogorarazi zuen Alberidik. Azkenik, «Errenteriako Udalaren laguntza ere azpimarratzekoa da, estropada antolatzeko ahal izateko ezinbestekoa izan baita».
Honi dagokionez, Leire Mazizior, Errenteriako Udaleko kirol zinegotziak azaldu zuenez «larunbatekoa aukera ezin hobea da gure herriko arraunlariak animtazeko, hortaz, herritar guztiak animatzen ditugu Oiartzun Ibaira gerturatu daitezen».
Horixe bera azpimarratu zuen Alberdik aurkezpenean. «Deia luzatu nahi diegu herritar guztiei, eta Hibaikazaleei bereziki, larunbatean arraunaz gozatzera gerturatu daitezen».
Gozatuko dute arraunzaleek, Hibaikak ezin hobeto hasi baitu liga. Lehen estropadan Astilleroko bandera ekarri zuten etxera. «Aurtengo erronkak lortzeko lanean jarraitu behar dugu, badakigulako bandera gehiago lortzeko aukerako egongo direla», gogoratu zuen Alberdik.
Ziur larunbatekoa aukera polita izango dela. Gainera, Dumitru Daniel Cobjuc, Hibaikaren entrenatzaileak aitortu zuen bezela Astilleron irabazi eta gero, «etxean irabaztea da gure helburua».
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.