

Secciones
Servicios
Destacamos
Berrogei urte dira duela egun batzuk, Idiazabalgo mendizaleek Kirol Elkartearen barruan Mendi Saila eratu zutela. «1984ko abenduan egindako batzar batean eman zen lehen pauso hori. Harrez geroztik, makina bat ibilaldi eta mendiaren inguruko jarduera eraman ditu aurrera taldeak», azaltzen dute Idiazabal elkartearen mendi sailetik.
Era guztietako ibilaldiak antolatu ditu Mendi Sailak urteotan zehar, «motzak bezala luzeak, inguruko mendietan zehar egindakoak batzuk, baita Pirinioetako gailurrik altuenetara igotzekoak ere… Mendizale helduentzat asko eta eskolako umeentzat ere bai, mendian ibiltzeak dakartzan onurak erakutsi eta zabaldu nahian. Ibiltze hutsaz gain, mendiak beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu kirola egiteko eta horietan ere saiatu da taldea: eskian, eskaladan, orientazioan, besteak beste», diote idiazabaldarrek.
Mendian ikusitakoak ezagutarazi eta zaletasuna pizteko, berriz, behin baino gehiagotan antolatu ditu taldeak saio osagarriak, hala nola, erakusketak, hitzaldiak, ikus-entzunezko emanaldiak…
Hainbeste denboran, «normala denez, gorabeherak ere izan dira. Ibilaldi eta ekintza jendetsuak bezala, erantzun eskasa izandakoak ere ez dira falta izan. Izan ere gizartea aldatu egin da hasierako urte haietatik hona eta mendira joateko moduetan eta ohituretan ere nabaritu da urteen iragana. Edozein moduz ere, Mendi Sailekoek garbi dute talde lanari eta bultzadari eutsi nahi diotela; ideia eta proposamen berriei atea irekiz betiere, gogotsu daude eta aurrera egiteko asmoz», diote Idazabal mendilgo mendizaleek.
Ostiral honetan, urtarrilak 10, arratsaldeko seietan urteotan egindakoen inguruko erakusketa bat irekiko dute udaletxeko areto nagusian; «argazkiak eta mendian erabilitako materiala ipiniko dira jendaurrean; bi asteko erakustaldia izango da», zehazten dute.
Egun berean, arratsaldeko 18:30ean, «ibilaldietan ateratako argazkien proiekzioa prestatu dute. Eta eguna bukatzeko, ondoren, afaria egingo dute Arretxe elkartean».
Igandean, goizeko zortzietan plazatik abiatuta, ibilaldia izango da, Aratzera. «Mendi horretara egin zen Mendi Sail eratu berriak antolatutako lehen ibilaldia, 1985eko otsailaren 24an. Mendiarekiko interesa duten guztiei egiten die gonbita Idiazabal Kirol Elkarteko Mendi Sailak, hurreratu eta zaletasun honen ezaupidea izan dezaten».
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.