Borrar
Martxaren aurkezpenean parte hartu zuten lagunak Villabonako udaletxearen aurrean.
Amasa-Villabona

Minbiziaren aurkako mendi martxa Amasa-Villabonaren inguruan

Larunbat honetan bi ibilbide desberdinak egingo dira

Elisa Belauntzaran

Amasa-Villabona

Astelehena, 22 iraila 2025

Comenta

Larunbat honetan, hilak 27, Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak antolaturik 2. Mendi Martxa solidarioa egingo da Amasa-Villabonan. Aurten ere mendi martxa egiteko bi aukera egongo da: 9,8km luzera duena edo 7,7kmkoa. Ibilaldia 09:30ean hasiko da Berdura Plazan, eta leku berean amaituko da.

Ibilbide luzean Villabonatik aterata Lastur parkera abiatuko dira, gero Mandabieta, Komizar parkea, Mikeliartza Baserria, casa señorial Etxeondotik Villabonara bueltatzeko. Ibilbidea motza uakeratzen dutenek Villabonako Berdura plazatik aterata Lastur parkera joko dute, Mandabieta, Komizar parkeatik Berdura plazan bukatzeko.

Herritar guztiei zuzendutako jarduera da. Gainera, jai egun hau haur zein helduek gozatzeko aukera izan dezaten, goizean zehar hainbat ekintza egongo dira. Izen-emateak, kamiseta barne, Villabonako Olaederra kiroldegian edo webgunean. Izen-ematearen prezioa 8 eurokoa izango da helduentzat eta 4 eurokoa 4-12 urte bitartekoentzat. 3 urte azpiko haurrek ez dute ordaindu beharko.

Mendi martxaz gain, egun horretako egitaraua antolatu dute Minbiziaren Aurka Gipuzkoan taldekoek. Goizeko 08:30-09:15era, ibilaldi neurtuaren markatze-txartelaren banaketa egingo da. Ondoren, 09:30ean, mendi martxaren irteera. Goizeko 11:30ean, asialdi jolasak Irrika Aisialdi Taldearen eskutik eta Real Sociedad Fundazioko puzgarriekin. Eguerdiko 12:15ean, erraldoiak eta buruhandiak Besamotza Konpartsaren eskutik.

Bizimodu osasungarria bultzatuz

Elkarteak lau helburu finkatu ditu aurten: gizartearen parte-hartzea areagotzea jarduera fisiko solidario baten bitartez, minbizia ikusaraztea gaixotasunaren inguruko tabu soziala ezabatzeko, kirolaren bidez bizimodu osasungarria sustatzea eta, batez ere, Villabonako eta Tolosaldeako gizarteari aukera ematea minbizia duten paziente eta senideei babesa adierazteko, ekitaldi hunkigarri eta solidario honetan.

«Guretzat pribilegioa da bigarren urtez jarraian mendi martxa honen egoitza izatea. Oso harro gaude gure herria berriro ere elkartasunaren topaleku izango delako. Ariketa fisikoa eta elkartasuna uztartzen dituen mendi martxa honetan parte hartzera animatu nahi ditugu herritarrak; ingurune naturalaz gozatzeko, ohitura osasuntsuak sustatzeko eta, aldi berean, minbiziaren aurka borrokatzen dutenei gure babesa emateko», azpimarratu du Beatriz Uzue, Amasa-Villabonako alkateak.

Maider Sierra, Tolosaldeko elkarteko profesionala eta Minbiziaren Aurka Gipuzkoan-eko prebentzio psikologoak adierazi duenez, «Minbiziaren Aurka Gipuzkoan elkarteak oso argi dauka pazientea eta senideak erdigunean jarri behar direla. Horregatik, jarduera honekin lortzen ditugun onura guztiak pazienteeei zein senideei zuzendutako gure doako zerbitzuak eskaintzen jarraitzera bideratuko dira«.

Minbiziaren Aurka Gipuzkoan Elkarteak eskerrak eman nahi dizkie CMO Valves enpresari beste urte batez, martxaren babesle nagusia izateagatik eta Amasa-Villabonako Udalari eta Aizkardi Mendizale Elkarteari beraien ezinbesteko laguntzagatik. Eskerrik asko edizio honetan parte hartu duten gainerako babesle eta kolaboratzaileei: Garaje Tolosa, Irudek, Iveco, Jaguar, Jamai, Iparfrío, Irrika Aisialdi Taldea, Real Sociedad Fundazioa, Beroa, El Diario Vasco, Ataria, Noticias de Gipuzkoa, Besamotza Konpartsa, Solan de Cabras, Olaederra kiroldegia, Gurutze Gorria eta Irrintzi elkartea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Minbiziaren aurkako mendi martxa Amasa-Villabonaren inguruan

Minbiziaren aurkako mendi martxa Amasa-Villabonaren inguruan