Ibiltariek izan zuten euren eguna
Elgetan elkartu ziren dozenaka lagun Euskal mendi ferederazioaren festa egunean
Ibiltarien Jaia 2024 izan da Elgetan asteburu honetan. 2024ko Euskal mendi federazioaren iraupen luzeko ibilaldien egutegia ixteko jaialdiak lagun ugari bildu zituen. Bertaratutakoek 23 kilometroko ibilbidea egin zuten, Elgetako erdigunetik abiatuta, eta geldialdiak izan dituzte Asentzio ermitan, Intxortan, Erdellan, Aixolan, Egoarbitzan eta Azkonabietan, hasierako puntura itzuli aurretik.
Ibilaldia amaitzean, bazkaria egin zen eta azken edizioko finalistentzako diplomak banatu ziren. Aipamen berezia Javier Ignacio Gonzalez Benitorentzat (Dantzaleku Sakana), Shebe Peña 2024 saria jaso baitu.



2025eko martxak hastear
Zirkuitua 2025eko egutegiaren arabera, martxoaren 30ean hasiko dira aurtengo Euskal Herriko iraupen luzeko ibilbidien zirkuitua. Villabonan izango da Aizkardiaren eskutik, 45 kilometroko ibilbidea prestatu dutelarik 2.500 metroko desnibalerikn. Villabonatik (61 m.) abiatuta, Lepasorora (105 m.) joko dute Eskatzu (512 m.), Andatza (560 m.), Biribilondo (330m), Lasarte-Oria (25 m.), Gurutzeta (165 m.), Santa Barbara (239 m.), Hernani (45 m.), Onddi (540 m.), Arlegor (600 m.), Adarra (814 m.), Eteneta ( 710 m.), Lapurtxulo (590m), Leitzaran ibaia (70 m.), Mandabieta (250 m.) pasatuz berriz, Villabonan (61 m.) amaitzeko.
Izena emateko, Zirukuitua web gunera sar daitezke interesa dutenek. Goizeko 07:00etan hasiko martxa Villabonako elizaren ondoko plazatik.
56. Aizkardiko ibilaldiak proposamen motza ere izango du (22 kmkoa).
Hurrengo hitzordua iraupen luzeko martxen zaleentzat Andoaingo ibilaldia izango da apirilaren 6an eta 26an berriz, Sakanakoa.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.