Borrar
Zegaman jarri zuten helmugan azkarrena Angel García izan zen bigarren edizio honetan.

Ver 13 fotos

Zegaman jarri zuten helmugan azkarrena Angel García izan zen bigarren edizio honetan. DV
Abaltzisketa

Angel García nagusi Mariren lasterketan

11 ordu eta 48 minutu behar izan zituen 90,7 km eta 3.980 m-ko desnibela duen ibilbidea osatzeko

Elisa Belauntzaran

Abaltzisketa

Lunes, 25 de noviembre 2024

Angel García-k irabazi du II.en Mariren Kobak Trail. Goizeko 07:00etan puntuan abiatu zen Mariren Kobak Trail lasterketaren bigarren edizioa, Larraitzeko aparkaleku ezagunetik. Txindokiren magaletik atera eta 90,7 km eta 3.980m-ko desnibel positiboa duen ibilbidea osatu behar izan dute aurtengoan partaideek.

Irteera hartu zuten 19 parte-hartzaileak (emakume bakarra eta gainontzekoak gizonezko izan zirelarik) berehala iritsi ziren Txindoki mendiko Marizulo kobazulora, bertan Galtzagorria zeukaten zain. Hortik, Aralarko mendilerro osoa zuten gurutzatzeko, Lakuntzako lehen asistentzia gunera iritsi aurretik. Igaratzatik gertu, Pablo Angulo eta Zigor Iturrieta bizkaitarrek, Iker Karrera gipuzkoarrak eta Angel Garcia Coruñan bizi den salamankarrak osatutako lehen taldea hautsi egin zen, azken horrek aurrea hartuta.

Lakuntzara hamar minutuko aldea atera zion Pablo Angulok iazko txapeldunari eta atzerago iritsi ziren Iker Karrera eta Zigor Iturrieta. Puntu horretan, parte-hartzaile guztiek kaskoa eta arnesa hartu behar zituzten eta Beriango kanalerantz jo, non, bizi-lerro baten bidez, San Donato ermitarako igoera bideratu behar ziren Andia mendilerroan.Horixe izan zen abenturaren dinamika, Angel Garcia buruan, Pablo Angulo atzetik zuela, eta gainerakoek distantzia handiagoarekin. Lizarragako mendateko bigarren asistentzia gunean, sorgin-akelarre batekin eta festarako gogoz zebiltzan momotxorro batzuekin topo egin zuten parte-hartzaileek.

Urbasa eta Altzania barna

Hotza eta haizea protagonista izan ziren egun osoan zehar lasterkariekin batera, baina azken hauek ez zuten amorik eman eta antolatzaileek jarritako ibilbideari jarraituz bigarren kobazulora abaitu ziren, Urbasako parke naturalaren barruan. Bertan, Lezaundiko kobazuloan, Lamiak zeuden zain, bigarren harriarekin, puntu horretara iritsi ziren 12 parte-hartzaileei emateko. Horien artean, probako emakumezko bakarra, Uxue Fraile, iaz Zegamako helmugara iritsi zena, baina aurten abenturan jokoan zeuden hiru harrietatik birekin konformatu behar izan zuena. Parte-hartzaileetako bi uretako izaki mitologikoetatik oso gertu igaro ziren, baina ezin izan zuten kobazuloaren sarrera aurkitu.

Harririk eta izaki mitologikorik izan ez arren, Lubierriko haitzuloa nahitaezko pasabidea zen Urbasako kanpinean baimendutako hirugarren asistentzia-puntura iritsi aurretik. Puntu horretatik, Angelek eta Pablok bakarrik jarraitu ahal izan zuten, 16:00etako antolakuntzak jarritako mozketa pasata, eta bien artean ordu erditik gorako diferentzia zeramaten.

La Lezeko hirugarren eta azken kobazuloan, Altzaniano mendilerroan, Mari eta Basajaun berbera zeuden puntu horretara iritsi ziren bi korrikalari bakarren zain. Bi partaideek behar bezala tratatu zuten Mari, inoiz begietara begiratu gabe eta inoiz bizkarrik eman gabe.

Jakina denez, Euskal Herrian ezin da edonola sartu Mariren kobazuloetan eta abentura honetan ere euskal mitologiaren antzinako legeak jarraitu beharko dira. Mariri ezin zaio inoiz bizkarra eman eta kobazulotik atera behar da sartzen den bezala, hikan hitz egin behar zaio eta ez zaio inoiz begietara begiratu behar. Abentura hau modu zoragarria da kirola eta euskal mitologia batzeko eta gure mugetatik haratago zabaltzen laguntzeko.

Ezarritako denboraren azpitik

Angel García antolakuntzak ezarritako 12 orduen barruan iritsi zen bakarra izan zen helmugara, 11 ordu eta 48 minutu behar izan zituen Zegamako plazara garaile iristeko. Puntu horretan ikusmin handia zegoen helmuga nork zeharkatuko zuen ikusteko (lasterketaren ikurra den fuetekin eginda, parte-hartzaileek eraman behar dituzten alkandorekin batera).

Aipatu behar da Angel García raidetan (World Cup 2012ko irabazlea Kalifornian, Top10 Munduko Reunion Uhartean 2019an eta 11 aldiz Espainiako raid txapeldun) eta orientazioko BTTn (3 aldiz 2020ko Europako txapelketan) aditua dela. Behin helmugan irabazleak aurrea ustekabean hartu zuela esan zuen, «antolakuntzak markatuta zuen tracka ikusi nuen eta zelai batean diagonal bat egitea erabaki nuen. Beste nonbaitetik sartu ziren besteak eta ez nituen ikusi. Asistentzia postura iritsi naizen arte ez nekien buruan nindoala ». Behin lehen postuan joanda «mapaz mapa, helburu txikiz helburu» joan zela adierazi zuen, burua Zegaman jarrita beti. Aitortu zuenez, «lasaiago iritsiko nintzela uste nuen, baina azken ordua hegan pasa zitzaidan, eta kosta egin zait iristea, asko estutuz, eta iristen ez nintzela pentsatuz. Asko gustatu zait lasterketa honen formatua».

Bigarren postuan, Pablo Angulo Berangoko korrikalariak 12 ordu eta 59 minutu behar izan zituen guztira eta 95 kilometro egin zituen. Oraingoan garaiz kanpo iritsi da, baina esan dezakegu bakarra dela bi Mariren Kobak Trail osorik burutzen eta Mariren 6 harri etxean dituena.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Angel García nagusi Mariren lasterketan