Borrar
Emakumeak Erretneriako inguruak ezagutzeko aukera izan dute lehen ibillaid neurtuan. Belauntzaran
Errenteria

Emakumeen lehen mendi martxan giro ezin hobea

300 bat lagunek hartu zuten parte atzo Errenteriaren barna Urdaburu elkarteak antolatutako Gipuzkoako lehen topaketan

Elisa Belauntzaran

Errenteria

Domingo, 19 de octubre 2025, 16:18

Comenta

San Marko gotorlekua, Txoritokieta, Aitzetako Txabalako trikuharria eta ondoko parajeaz gozatzeko aukera izan dute Gipuzkoako emakumeen lehen mendi ibilaldi neurtuan parte hartu duten mendizaleek. 300 bat lagunek bat egin dute Errenterian Urdaburu elkarteak, Gipuzkoako mendi federazioarekin batera, antolatutako 12 kilometroko ibilbidea osatzeko asmoz.

Irteera puntua, elkarteko egoitzan izan da eta ordua, goizeko 09:00etatik 09:30ak arte. Puntual irten ziren bertaratutako emakumeak proposatutako ibilbidea egiteko. gogotsu. Eguraldi ona lagun zutelarik, martxan jarri dira Pontika auzorantz, handik Kutarro eta Bizarainera hurbiltzeko asmoz. San Marko gotorlekuaren ondoan, trikitilari eta pandero joleek alaitu dute euren etorrera, txartela markatzen zieten bitartean. Ondoren, Aitzetako Txabalako trikuharria ikusteko asmotan hurbildu dira, baina plastiko beltza batez estalita zegoen. Lastima! Inguruan dagoen politenetakoa baita. Ondoren, Txirrita Maleora joan ziren Gipuzkoa osotik etorritako mendizaleak eta ondoren, Pontika auzora jo dute, Koldo Mitxelena plazatik Biteri kalean barna, Juan de Olazabal kalean Urdaburu mendizale elkarteak duen egoitzan bukatzeko.

Bertan, bazkideek hamaiketakoa prest zuten. Patata tortilla, txorizo egosia, goxokiak, txokolatea eta sagardoa edo norberak nahi zuena eskaintzen diete bukatzen zuten mendizaleei. Horien artean, Arantxa Razkin, Maider Ojanguren eta Amaia Bote Errenteria eta Oiartzungo lagunak. Hiruak, buelta gustura egin dute hegoihaize epelak lagundurik.

Olaia Elizaldek eta Itziar Bordak ere parte hartu dute. Usurbildarrak, nahiz eta Itziar orain Itziarren bizi, martxaren berri izan zutenean izena eman zuten mendian ibiltzea gustukoa baitute eta ziotenez, «oso polita izan da gaurko emndibuelta. Oso ondo markatuta eta bista ederrak izan ditugu ibilidean zehar» Izaskun Aldazabalek, Errenterian bizi eta ingurua ederki ezagutu arren, martxa egiteko gogoa zuela aitortzen zuen, emakume eta mendia lotzen zuen topaketa izanik.

Martxa egiten zuten bitartean, elkar ezagutu eta bukaeran pintxoa batera dastatu dute. Usurbildarrak gainera, Urdaburukoek, antolatutako zozketan motxila bana eraman dute. Pozik denak ere lortutakoarekin eta izandako giro ezin hobearekin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emakumeen lehen mendi martxan giro ezin hobea

Emakumeen lehen mendi martxan giro ezin hobea