Borrar
Mendi lasteketaren partaideak irteera puntuan.
Zegama

Angel Garcíak irabazi du bigarrengoz III. Mariren Kobak Trail

21 parte-hartzaile izan ziren irteera puntuan Zegamako plazan amaitzen 61km-ko ibilbidea egiteko prest

Lunes, 1 de diciembre 2025, 13:19

Comenta

III.en Mariren Kobak Trailek badu irabzlea, Angel García. Bigarren txapela jantzi zuen mendi lasterkariak. Irantzu-ko monastegiko aparkalekutik abiatu (Abartzuza) eta Zegamako plaza lotzea lortu zuen lehen parte-hartzailea, Iruaitzetako begia (Urbasa), La Leze (Altzaniako mendilerroa) eta Elurzulo (Aratzeko tontorraren ondoan) haitzuloetatik igaroz.

Goizeko 08:00etan puntuan abiatu zen Mariren Kobak Trail lasterketaren hirugarren edizioa, Nafarroako Irantzu monastegiko aparkalekutik. Aurtengoan eguraldi ez zen inondik inora aitzakia izan, eguraldi paregabea atera zen eguzkia eta pasa den astean egindako elurra lagun, abentura euskal mitologiarekin eta mistizismoarekin lotzen dituen ekimenean.Irteera hartu zuten 21 parte-hartzaileak taldetxotan iritsi ziren Urbasako parke naturalean kokatzen den Iruaitzetako begira, bertan Jentilak zeuzkaten zeuzkaten zain koba horretako harri eta hurrengo kobarako bidea agertzen zen maparekin beraien azpian lainozko itsaso bat zutelarik. Hortik, parte hartzaile bakoitzak bide ezberdinak hautaturik lehen asistentzia gunerako bidea egin zuten, Urbasa eta Andiako Parke Naturaleko bisitarientzako arreta zentroaren inguruan kokatua zegoena. Hiru orduz azpitik pasa ziren buruan zihoazen bost partaideko taldetxoa; bertan pasa den urteko irabazle Angel Garcia, Hanot Echeverria bizkaitarra eta hiru edizioetan parte hartu duen Ruben Marc Cano bezalako korrikalari bikainak zeuden. 5 minuturen tartean beste taldetxo bat iritsi zen hiru euskal korrikalari gaztek osatua, Aitor Zunzunegi legorretarra eta Erik Arozena eta Beñat Aizpuru irundarrak.

Angel garcía helmugara iritsirakoan jasotako sari batekin.
Imagen principal - Angel garcía helmugara iritsirakoan jasotako sari batekin.

Elur asko

Handik zuzenean, Andoingo lepora joan ziren parte hartzaileak hau derrigorrezko igarobidea baitzen bigarren kobarako bidean. Pasa den urtean soilik bi iritsi baziren Lezeko haitzulora, Altzaniako mendilerroan, aurtengoan 13 parte hartzaile iritsi ziren 14:30etan itxi zen bigarren kobara. Bertan Mari jainkosa eta Basajaun zituzten zain bigarren harri preziatuarekin eta galtzagorriek eman zieten hirugarren kobara iristeko beharrezko mapa. Partaideek behar bezala tratatu zuten Mari, inoiz begietara begiratu gabe eta inoiz bizkarrik eman gabe. Kobaren ondoan dagoen aparkalekuan bigarren eta azken asistentzia puntua zegoen eta lau ordu eta erdian pasa ziren bertatik Angel Garcia eta Hanot Echeverria. 15 minutura Idiazabalgo Aritz Ugarte zetorren ea aurrekoak noiz harrapatu.

Bidean baten bat galdu bazen ere, nahiko garbi zeukaten guztiek Aratz aldean zegoela hirugarren eta azken koba. Igo aurretik ikusita bidean zegoen elur kantitatea aurreko asistentzia puntuan kaskoa hartu behar izan zuten eta Elurzulo kobarako bidea hartu. Bertan, segurtasun arrazoiak medio, Akerbeltz eta Galtzagorri zeuden haitzuloaren sarreran eta «Akerrak adarrak okerrak ditu» esan ondoren ematen zieten azken harria parte hartzaileei.

Giro bikaina

Pasa den urtean ere irabazi zuen Angel García raidetan (World Cup 2012ko irabazlea Kalifornian, Top10 Munduko Reunion Uhartean 2019an eta 11 aldiz Espainiako raid txapeldun) eta orientazioko BTTn (3 aldiz 2020ko Europako txapelketan) adituak 6 ordu eta 57 minutu behar izan zituen 61km-ko ibilbidea egiteko Zegamako plazara garaile iristeko. Puntu horretan ikusmin handia zegoen helmuga nork zeharkatuko zuen ikusteko (lasterketaren ikurra den fuetekin eginda, parte-hartzaileek eraman behar dituzten alkandorekin batera). Handik 12 minutura sartu zen lehen edizioa zuen Hanot Echeverria bizkaitarra eta ia antolakuntzak eman zituen 7 ordu eta erdiak gainditzera zihoazenean iritsi zen Aritz Ugarte korrikalari gipuzkoarra. Beste 8 korrikalarik ere pasa zuten helmugako puntua baina hauek jada denbora mugaz kanpo.Behin helmugan irabazleak buruan zuela 7 ordutik jaistea eta helburua beteta oso gustura zegoela esan zuen, «aurtengoen prestakuntza korrikalari azkar bat izaten zentratu dut lasterketa esplosiboagoa izango zela iragarrita». Lasterketa berezia zela aitortu zuen «benetako abentura bat da, ez dakizu inoiz zer aurkituko duzun. Nahiz eta asko pentsatu urtero lortzen dute antolakuntzakoek harritzea eta espektakularragoa izatea». Giroa ere bikaina izan zela adierazi du kilometro asko egin bai zuten taldetxoan 8 bat korrikalarik batera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Angel Garcíak irabazi du bigarrengoz III. Mariren Kobak Trail

Angel Garcíak irabazi du bigarrengoz III. Mariren Kobak Trail