Ver fotos
Ongi etorria Adur Etxezarretari Areson
Txinatik bueltan, eskiatzaile nafarrak euren lagun, senide eta herritarren agurra jaso zuen
Pozik ikusten zen Adur Etxezarreta Areson, bere sorterrian. egin dioten omenaldian. Ezustean harrapatu dute eskiatzaile nafarra Txinatik bueltan, herritarrek, lagunek eta familiakoek egin nahi izan diote ekitaldi xumean. Etxezarretak eskertu zuen eta oholtza gainean adierazi zuenez «hankak dardarka» zituen. Joko Olinpikoetan izan dituen hitzordu garrantzitsuak gainditu eta gero, Areson ez zuen proba gogorrena baina bai polita. Txapela buruan zuela, zoriondu izan zuten Etxezarreta herriko plazara hurbildutakoek eta argazkiak atera bere ondoan, azken batean, Joko Olinpikoetan parte hartzen duen kirolari bat herrikoa izatea harro egoteko modukoa da.
Neguko Olinpiar Jokoetako proba erreginan, eski alpinoko jaitsieran, Adur Etxezarretak merezimenduz betetako hamazazpigarren postua lortu zuen. Etxezarretak, 1:44:12ko denbora eginez, podiumetik bi segundo baino gutxiagora amaitu zuen, Beat Feuz suitzarra, Johan Clarey frantziarra eta Matthias Mayer austriarra gailenduta.