Borrar

Primerako giroa 8. Kobaz Koba trailean

Igandea, 18 otsaila 2024, 14:29

Comenta

Iraitz Legorburu eta Oihana Zubillaga nagusitu dira gaur goizean Kobaz Koba trailen Zaldei bidea lasterketan. Artzei bidean berriz, Ibai Angulo eta Ainara Urrutia izan dira azkarrenak.

Eguraldi ona lagun zutelarik, fresko xamar egin arren, Legorburuk 2:18:15 denbora behar izan du 26 kilometroko ibilbidea osatzeko. Getariarraren atzetik Laudioko Marc Vizcaino (2:20:15) eta Aasier Rajado andoaindarra (2:21:29) sailkatu dira. Emakumezkoen podio berriz, Sonia López ermuarrak (2:50:16) eta Zaumaiako Ainhoa Caporossik (2:55:27) osatu dute.

Goizeko 09:30ean hasi den bigarren lasterketan, Artzei bidean 15 kilometroko ibilbidea osatu behar zuten partaideek eta Urrestillako Angulosartu da lehena Zestoako plazan kokatzen zen helmugan 1:11:38 denborarekin. Atzetik, Uribarri-Dibiñako Dani López de Mendiguren (1:13:55) eta Zumarragako Beñat Ibañez (1:14:03) sailkatu dira. Emakumezkoetan, Aretxabaletako Ainara Urrutia izan da azkarrena, (1:25:59) Berako Ane Elaurdia (1:29:54) eta Usurbilgo Irati Larrañaga (1:30:50) ondoren sartu direlarik.

Zaldei bidean lehen zestoarra Amets Aranberri (2:32:09) izan da. Artzei bidean, Joseba Eizagirre (1:26:02) eta Aintzane Díaz (1:44:44) izan dira.

Arazi S.L. eta Agiro Mendi Kluba dira antolatu dute Kobaz Koba trailen VIII. edizioa, Zestoako Udalaren laguntzarekin. Edizio honek 625 partaide izan ditu, horien artean 300 dira Zaldei (26K) ibilbidean eta 325 Artzei (15K) ibilbidean. Horietatik 133, emakumezkoak izan dira, 2023ko edizioan baino 9 gehiago.

Aurten ere, ibilbideko kobazulo, aldapa eta historiaurreko bidezidorretatik barrena ibili dira 625 mendiko korrikalariak.Horien artean, 69 Zestoakoak dira (2023an baino 17 gehiago), 53 Artzei (15K) ibilbidean eta 16 Zaldei (26K) ibilbidean; guztien artean 18 emakumeak izango dira eta horietatik bakarrak hartuko du parte ibilbide luzean.

Antolatzaileek emandako datuen araberan, oro har, parte-hartzaileen jatorria Euskal Herria da, eta gehienak Urola eskualdetik hurbildu dira: 89 Azpeititik, 64 Zumaiatik, 60 Azkoititik, 44 Zarauztik, 14 Debatik, 12 Oriotik eta 6 Aizarnazabaletik. Izena eman dutenen artean jatorri askotakoak izan dira, hala nola Donostiako 37, Gasteizko 8, Ermuko 12 edo Palentziatik edo Paristik datozenak, adibidez.

Antolatzaileek pozik agertzen diren emaitzarekin eta probak lortu duen arrakastarekin. «izen-emate guztiak ziztu bizian amaitu ziren, 13 minututan distantzia laburrekoak eta ordubetean luzekoak. Izena ematen dutenen kopuruari muga jarri behar izan diogu beste behin, pena handiz, korrikalari asko parte hartu ezinik geratuz. Izena eman duten korrikalariek adierazi digutenez, esperientzia paregabea bizitzen lasterketa honetan».

Beste behin, aukera izan dute lasterkariek Zestoako mendietan, duela ehunka mila urte lehen gizakia ibili zen bidezidor berberetan barrena. Kobaz Koba Trail ezinbesteko erreferentzia da korrikalarientzat urteko proben egutegiaren barruan, eta Artzei (15K) eta Zaldei (26K) ibilbideak mendiko lasterketen egutegiko klasiko bat dira dagoeneko.

2024koa ere ibilbide ederra eta berezia izan da, aldapek Ertxiña, Endoia eta Santa Engrazia gainei dakarkioten gogortasunarekin, Aizarnako haranarekin eta Zestoako erdialdean irteera eta helmugarekin batera. Ibilbidea historiaurreko ondare eta aztarnategietan aberatsa den lurraldean barrena doa, eta historiaurreko pinturak eta harribitxiak dituzten kobazuloetatik gertu pasatzen da, hala nola: Ekain, Danbolinzulo, Astigarraga, Amalda, Praileaitz, Astuigaña, Erraila, Urtiaga, Ermitia eta Erlaitz, Irikaitz aztarnategia eta Arluzeko monolitoa. Hori esanda, lasterketaren antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu baserritar guztiei, euren laguntza eta adeitasunagatik, lasterketa beren lurretatik igaro ahal izateko

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Primerako giroa 8. Kobaz Koba trailean