Borrar
Mendira

Emozioz beteriko Kobaz Koba izango da aurten ere

Hilaren 18an lasterkariek ibilbide desberdinetan paraje ederretaz gozatzeko aukera izango dute

Ostirala, 9 otsaila 2024, 13:53

Comenta

Kobaz Koba Trailen VIII. edizioa gauzatuko da hilaren 18an Zestoan. Arazi S.L. eta Agiro Mendi Kluba dira antolatzaileek, Zestoako Udalaren laguntzarekin beste behin, ehunka lasterkari bilduko dituzte eskualdeko koba eta paraje ederretan.

Arazi S.L. eta Agiro Mendi Klubeko kideek egindako prentsaurrekoan iragarri dutenez «ibilbidea, lasterketako preziatuena, iazkoaren oso antzekoa izango da: korrikalariek badakite zeri egin behar dioten aurre, eta guri gustatzen zaigun bezala, sufrimenduaren eta ahaleginaren bidez gozatu ahal izango da, ibilbideko kobazulo, aldapa eta historiaurreko bidezidorretatik barrena».

Antolatzaileek azpimarratu duten modura, «izen-emate guztiak ziztu bizian amaitu ziren, 13 minututan distantzia laburrekoak eta ordubetean luzekoak. Izena ematen dutenen kopuruari muga jarri behar izan diogu beste behin, pena handiz, korrikalari asko parte hartu ezinik geratuz. Izena eman duten korrikalariek adierazi digutenez, esperientzia paregabea bizi nahi dute 2024ko otsailaren 18an, Zestoako mendietan, duela ehunka mila urte lehen gizakia ibili zen bidezidor berberetan barrena. Kobaz Koba Trail ezinbesteko erreferentzia da korrikalarientzat urteko proben egutegiaren barruan, eta Artzei (15K) eta Zaldei (26K) ibilbideak mendiko lasterketen egutegiko klasiko bat dira dagoeneko».

Ibilbidea, lasterketako preziatuena, iazkoaren oso antzekoa izango da: korrikalariek badakite zeri egin behar dioten aurre, eta guri gustatzen zaigun bezala, sufrimenduaren eta ahaleginaren bidez gozatu ahal izango da, ibilbideko kobazulo, aldapa eta historiaurreko bidezidorretatik barrena«.

Puntu desberdinetako lasterkariak

Aurtengoan. 624 dortsal banatuko dira, horietatik 133 emakumeentzat izango dira, 2023ko edizioan baino 9 emakume gehiago aurtengoan. Urtez urte goraka doan zenbakia da eta pozez betetzen gaitu, zorionak! Korrikalari guztiek jasoko dute lasterkariaren poltsa, Kobaz Koba Trail 2024ren oroimenezko elastikoarekin, GRI Flanges de Iraeta eta Txukun Lorazaintzaren lankidetzari esker, Basatxerri produktuekin eta 2024ko poltsa esklusiboarekin, bai eta dagokion dortsalarekin eta ezustekoren batekin ere.

Antolakuntzan behar den guztian laguntzen duten ehundaka boluntarioei aipamen berezia egin nahi zaie, korrikalariak eta beharrezko xehetasun guztiak zainduko baitituzte. Boluntario guztiek beraientzat bereziki diseinatutako kamiseta bat jasoko dute, Ugarte Burdindegiaren laguntzari esker.

Izena eman dutenetatik 69 Zestoakoak dira (2023an baino 17 gehiago), 53 Artzei (15K) ibilbidean eta 16 Zaldei (26K) ibilbidean; guztien artean 18 emakumeak izango dira eta horietatik bakarrak hartuko du parte ibilbide luzean.

Oro har, parte-hartzaileen jatorria Euskal Herria da, eta gehienak Urola eskualdetik datoz: 89 Azpeititik, 64 Zumaiatik, 60 Azkoititik, 44 Zarauztik, 14 Debatik, 12 Oriotik eta 6 Aizarnazabaletik. Izena eman dutenen artean jatorri askotakoak ditugu, hala nola Donostiako 37, Gasteizko 8, Ermuko 12 edo Palentziatik edo Paristik datozenak, adibidez.

Edizio honetarako, aurreko edizioan bezala, lasterketaren aurreko entrenamenduak antolatu ziren Zestoako korrikalarientzat, abenduaren 17an eta otsailaren 4an egindako saioekin. Guztira 60 korrikalarik hartu zuten parte, non ibilbidea ezagutu eta taldean entrenatuz lasterketarako konfiantza hartu ahal izan duten.

Goizean goiz martxan

Irteera orduei dagokienez: Zaldei ibilbidea (26K) 09:00etan aterako da eta Artzei ibilbidea (15K) 45 minutu beranduago, 9:45ean. Bi ibilbideen hasiera eta amaiera Zestoako plazan izango dira. Lasterketaren amaieran, Zestoako kiroldegian, korrikalariek hamaiketakoaz gozatzeaz gain, dortsalak, dutxak eta arropazaindegia banatzeko zerbitzuak erabili ahal izango dituzte bertan.

2024koa ere ibilbide ederra eta berezia izango da, aldapek Ertxiña, Endoia eta Santa Engrazia gainei dakarkioten gogortasunarekin, Aizarnako haranarekin eta Zestoako erdialdean irteera eta helmugarekin batera. Ibilbidea historiaurreko ondare eta aztarnategietan aberatsa den lurraldean barrena doa, eta historiaurreko pinturak eta harribitxiak dituzten kobazuloetatik gertu pasatzen da, hala nola: Ekain, Danbolinzulo, Astigarraga, Amalda, Praileaitz, Astuigaña, Erraila, Urtiaga, Ermitia eta Erlaitz, Irikaitz aztarnategia eta Arluzeko monolitoa. Hori esanda, lasterketaren antolakuntzatik eskerrak eman nahi dizkiegu baserritar guztiei, euren laguntza eta adeitasunagatik, lasterketa beren lurretatik igaro ahal izateko.

Antolakuntzatik azpimarratu nahi izan dute «Kobaz Koba Trailen parte hartzen duten korrikalari guztiei gogorarazi nahi diegu derrigorrezkoa dela ibilbidearen seinaleak eta epaileen aginduak errespetatzea».

Sari banaketa Zestoako plazan egingo da 13:45ak aldera. Aurretik, korrikalariek Eusko Label, Baserria Km0 eta Basatxerri produktuen hamaiketako ederra dastatu ahal izango dute kiroldegi gunean. Mendian zein plazan gozatu nahi dugu eta hilaren 18an Zestoan eta bertako mendietan egongo diren pertsona guzti-guztiei eskatzen diegu jarrera eredugarria izan dezatela beti bezala, korrikalari guztiak eta ingurune naturala errespetatuz.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Emozioz beteriko Kobaz Koba izango da aurten ere

Emozioz beteriko Kobaz Koba izango da aurten ere