Borrar
Aizkorri zerra kokatzen den Aketegi tontorrera, Gipuzkoako altuena, igo ziren Gipuzkoako Mendi Federazioak egindako deialdian. GMF

100 urte 100 mendi, zaletasun baten urteurrena

Datorren asteburuan, hilak 27 eta 28an, Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira aukeratutako 100 tontorretara

Larunbata, 20 apirila 2024, 02:00

Comenta

Euskal Herriko mendi federazioak aurten bere 100. urteurrena dela ekitaldi desberdinak antolatotu ditu. Horien artean, datorren asteburuan, apirilaren 27 eta 28an, Euskal Herriko ehun mendi talde baino gehiago igoko dira zazpi herrialdeetatik aukeratutako 100 tontorretara.

Esaterako, larunbatean hilak 27, Uzturren izango dira Alpino Uzturrekoak argazkia ateratzen goizeko 11:00etan. Egun berean, Urdaburukoek Zuberoko Arthanolatze mendia igoko dute 100 urte 100 mendi izenpean, bertan argazkia aterako dutelarik. Ez dira bakarrik izango.Asteburuan zehar Zumaiako Indamendi mendi elkartekoak Artzamendira; Donostiako CDFortunakoak Baigurara eta Club Vasco Campingkoak Izarbe eta Peñablancara; Mendi zaleak Herniora eta Itsastarrak Herniora; Antiguo CMkoak Murugilera; Amasa-Villabonako Aizkardikoa Etxekorteara; Beasaingo Erronka Bila Okabera; Zegamako Ameztikoak Aketegira; Elgoibarko Morkaiko MEkoak Erlora eta Irungo Mendizaleak Jaizkibel. Hernaniko Mendiriz MEkoak Adarrara; Oñatiko Aloña Mendi Andartora; Legazpiko Izadi Zaleak MEkoak Irimora; Irungo Erlaitz ME Erroilbidera; Aralarko adiskideak Balerdira; Urretxuko Ernara MT Puttarrira; Arrasateko Besaide Udalatxera; Eibarko KD-MT Urkora. Arbainera joango dira Bergarako Pol pol MT eta Gorla A Taldekoak, Idiazabal KE eta Ordiziako mendizaleak. Orioko Talamendikoak Gorbeiara joango dira eta GMB Goierriko M. Beteanoak Cruz de Aldara.

Erakusketa Donostian orain

2024a urte berezia dela mendizaleentzat gauza jakina da. Mendizale eta mendi federazioentzat. Horregatik egitaraua berezia eta zabala prestatu zuen Euskal Mendi federazioak lurralde bakoitzeko federazioekin. Urtarrilaren 15ean hasitako urteurren berezi hau ospatzeko eta Iruñean zabaldu zen. Egun horretan hasita eta otsailaren 8ra arte Iruñeko Planetarioan 'Gailurretan izan gaitun/Nos queremos en las cimas' erakusketa ikusgai egon zen. Erakusketa horren helburua da emakume mendizale, alpinista, eskalatzaile eta aitzindariak gogoan izango dituzte Euskal Herriko mendi federazokoek, «gure federazioaren bizitzan izan zuten parte-hartzea ikusaraztea eta aitortzea da». Hogei panelek jasoko dute informazioa, argazkiak eta bestelakoak euren lorpenak nabarmentzeko. Iruñetik Leioara joan zen, Ugaotik pasatuz Donostiara iritsi baino lehen. Okendo kultur etxean egongo da maiatzaren 10era arte, ondoren Elgetan (maiatzaren 13tik 31ra).

Hurrengo hitzorduak

  • Hilak 27 eta 28an Uzturren izango dira Alpino Uzturrekoak argazkia ateratzen goizeko 11:00etan 27an. Egun berean, Urdaburukoek Zuberoko Arthanolatze mendia igoko dute, bertan argazkia aterako dutelarik; Zumaiako Indamendiko Artzamendira igoko dira datorrena steburuan; Donostiako CD Fortunakoak Baigura; ClubVasco Campingetik Izarbe eta Peñablancara; Mendi zaleak Herniora; Itsastarrak Herniora; Antiguo CM Murugilera; Amasa-Villabonako Aizkari Etxekorteara; Beasaingo Erronka Bila Okabera; Zegamako Amezti Aketegira; Elgoibarko Morkaiko ME Erlora; Irungo Mendizaleak Jaizkibelera; Hernaniko Mendiriz ME Adarrara; Oñatiko Aloña Mendiren kideak Andartora; Legazpiko IzadiZaleak ME Irimora; Irungo Erlaitz ME mendizaleak Erroilbidera; Aralarko Adiskideak elkartekoak Balerdira; Urretxuko Ernara MT Puttarrira; Arrasateko Besaide Udalatxera; Eibarko KD-MT Urkora; Arbagainera igoko dira Bergarako Pol pol MT eta Gorla AT; Idiazabalgo Idiazabal KE eta Ordiziako Ordiziako mendizaleak. Orioko Talamendikoak Gorbeiara eta GMB Goierriko M. Beteanoak Cruz de Aldara

Bestalde, 40 urtetik gorako ibilbide jarraitua duten federatu arabarrak aintzatetsiko dira, urrezko intsignia eman zaie ekitaldi desberdinetan. Tartean, Euskal lurraldeetako, Nafarroako eta Eus-kal federazioetako zuzendaritza batzordeek eta Iparraldeko mendi taldeek Euskal Herriko lurraldeetako sei tontorrak bisitatu dituzte hainbat eta hainbat mendizalek: Gorbeia, Aketegi, Hiru Erregeen Mahaian, Artzamendin, Orhin eta Okaben.

Ehun urte gehiago

Euskal Mendi Federaziotik garbi dute «azken 100 urtetan aldatu ez den zerbait dago: gure mendizaletasuna. Mendia gure kulturaren zati bat da eta Euskal Herria bertako mendirik gabe ez litzateke berdina izango. Herri honen arimaren beste zati bat da, izan ere, nor gehiago eta nor gutxiago mendizale dira».

«Duela 100 urte gure Federakundearen ibilbidea batuta hasi genuen. Hegoaldeko mendizaleek erakunde bakar eta oso bati hasiera eman zioten 1924ko maia-tzaren 18an, batasun honek gure ibilbidearen gehiengoan pisu handia izanda, frankismo garaia barne; pasaden mendeko 80. hamarkadan ezarritako lege autonomiko batzuek, eta hauen gaineko interpretazio zehatzek, honen banatzea eragin zuten arte», aitortzen dute EMF. «Mendeurren honen ospakizuna, denok elkarrekin, bi federazio autonomikoen arteko hurbilketa, hausnarketa, garapen eta elkarlana protagonista izan diren urte ugariren emaitza da, lan-organo komun baten esparruan: Euskal Herriko Mendi Biltzarrean», diote federaziotik. Helburu horrekin beste 100 urte gehiagon bila doaz.

Logo berrian Gipuzkoa eta Nafarroako federazioen batasuna

Euskal Mendizale Federazioak bere 100. urtea irudi aldaketa batekin hasi du, mendeurrena oroitzeaz gainera, Euskadi eta Nafarroako federazioen arteko batasuna adierazten duen logo berri batekin: «Irudi berri honekin bi federazio original elkartzen dituen batasuna eta mendizaletasuna gogorarazi nahi ditugu. Bi zeroak elkartuta ezkontza-eraztunen antza dute. Infinituaren sinbolo gisa ere interpreta daiteke, eta ideia hori indartu egiten dugu ikurrarekin: betidanik eta betiko. Azkenik, 1 zenbakiak bi federazioak elkartzen dituen elementua adierazten du: mendia».

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco 100 urte 100 mendi, zaletasun baten urteurrena

100 urte 100 mendi, zaletasun baten urteurrena