Borrar

Urtea laburbiltzeko 15 hitz hautatu ditu UZEIk

Haietako asko politikaren arlotik jasotako hitzak dira, baita nazioartetik edo bertsolaritzatik

DV

Astelehena, 16 abendua 2024, 12:00

Comenta

Hedabideetan eta sare sozialetan zeresana eman duten gaiez hitz egiteko aurten erabili diren 15 hitz bildu ditu UZEIk, 2024. urtearen errepasoa eginez. Hautatutako hitzen artean, mailegu modura jasotakoak ez ezik, euskaratik sortutako hitzak ere badaude, hala nola xoka, hitano ez-binarioa izendatzen duena. Urtean zehar dokumentatu diren gertakarien hurrenkera kronologikoaren arabera antolatu dira hitzak zerrendan: pinporta, janela, merkeflazio, genozidioa, xoka, neorrural, lokatz-makina, libertario, Lyme, txistor, sionista, migrazio zirkularra, saltxitxa begetal, GOIDI edo goi-geruzetako depresio isolatu eta mendekua.

UZEItik azaltzen dutenez nazioarteko politikak eragin handia izan du. «Leku nabarmena izan du aurten genozidio hitzak; kasu batzuetan, erabili egin delako (adibidez, Estibaliz Urresolak horrela izendatu zuen Gazan gertatzen ari dena Goya sarien ekitaldian); eta, beste batzuetan, komunikabideek, horren ordez, beste hitz batzuk erabiltzearen hautuari eutsi diotelako (Gazako gerra, gatazka eta abar)».

Era berean, zerrendan jaso dira ere politikaren arloko esamolde ugari, hala nola Pedro Sánchez presidenteak bogan jarri duen lokatz-makina (Umberto Eco idazleak asmatutakoa, aurten gogorarazi digutenez). Eta aurreko biak uztartuz, politika eta nazioartea, Mileik harrabots handia sortu du. Argentinako presidente hautetsi zutenetik libertario hitza «gero eta gehiago erabili» da, besteak beste, «Donald Trump libertario-biltzar batean txistu artean hartu zutelako».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Urtea laburbiltzeko 15 hitz hautatu ditu UZEIk

Urtea laburbiltzeko 15 hitz hautatu ditu UZEIk