«Ostatuak ekonomikoki eta sozialki bideragarriak izateko pausoak ematea da gakoa»

Arazo honi eta beste batzuei aurre egiteko Tolosaldeko landa garapen agentziak lan talde bat sortu zuen

Elisa Belauntzaran
ELISA BELAUNTZARAN TOLOSA.

Azken boladan, herri txikietako herri ostatuak galtzen ari zirela eta, Tolomendik gaiari heldu zion. Tolosaldeko landa garapenerako agentziko arduradunek garbi zuten tabernek herri hauetan bete zuten funtzio soziala garrantzitsua dela. Hori dela eta, jardunaldi batzuk antolatu ditu Tolomendik eta aste honetan Orexan egin zen lehen topaketa. «Duela lauzpabost urte Tolosaldeko Ostatuen egoera ezegonkor eta gorabeheratsuak, epe motzeko kontzesioak, ostatuak oso maiz ireki-itxi, ireki-itxi dinamikan zebiltzan, ostatua hartuko zuenik ezin bilatu, alkateen eta herriaren larritasuna ostatua ixten bazen... Egoeraren analisi bat egitea eraman gintuen Gipuzkoako Ostalaritza Elkartearen laguntzaz. Diagnostiko horren emaitzek baieztatu egin zuten orokorrean gure eskualdeko herri ostatuek zuten egoera larria», dio Imanol Olanok, Tolomendiko teknikariak. «Hori ikusita 2016-2017 urteen artean Tolosaldeko 6 ostatuko lagina hartuta egoeraren analisi sakonago bat egin zen eta aurrera begira Ostatuen eredua berbidera-tzeko eta birdefinitzeko estrategia eta irizpideak landu ziren. Teoriatik praktikara pasatzeko Ostatu lantaldea osatu genuen iaz, Tolomendi, HAZI eta Orexa, Alkiza, Altzo eta Ikaztegietako Udalek».

«Ostatuak sozialki eta ekonomikoki bideragarriak izateko pausoak ematea da gakoa. Udala eta herritarren artean definitu behar dute herriak edo auzoak behar duen Ostatu eredua, bete behar dituen fun-tzioak... guztien konpromisoa beharrezkoa da»