

Secciones
Servicios
Destacamos
Hainbatetan azaldu du Elhuyarrek bere Hiztegia «proiektu bizia» dela eta hala adierazten du txertatu diren 2.300 aldaketa inguruk, gehitutako 415 sarrera berriek edota beste 1.885 kasuetan egin diren moldaketek. Besteak beste bapeagailu, dana edo fake news bezalako sarrerak. Tartean 2023an abiatutako « hizkuntza berdinzalea helburu», lanketa espezifikoak ere egin dira. Esaterako lexikoaren eta hizkuntzaren erabilera baztertzailea berrikusi eta moldatu da, desberdinkeria eta bereizkeriarik gabeko tratamendua bermatuko duen hiztegi bateranzko pausoak emateko.
Datu horiekin eskuan «erreferentziazko» izaten jarraitzen dutela aldarrikatu dute eta 2024ko zifrek berersten dute iritzia, Elhuyar Hiztegiak 65 milioi kontsultako muga gainditu baitu eta, batez beste, astean 100.000 bistari izan ditu.
Eguneraketa lanez gain, Elhuyarrek 'Hitz-jolasa' martxan jarri zuen 2024an erabiltzaileek euskarazko idazkera errepasatzeko eta hobetzeko aukera izan dezaten. Azkar eta erraz, bost galdera berri erantzun daitezke egunero. «Guztiok idazle bihurtu gaituen aro digital honetan, hizkuntza-mailaren inguruko kezka piztu da. Hori aintzat hartuta, hitz-jolasaren helburua da zalantzazkoak diren kasuen aurrean ondo idatzitakoak identifikatzen ikastea, norberaren idazkera hobetzea helburu», azaldu dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El mejor restaurante de comida sin gluten de España está en Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.