Borrar
Oihana Aldai eta Xabi Prieto Realeko jokalariek eraman zuten lekukoa jendetza atzetik zutela. USOZ

Milaka euskaltzale Korrikaren alde Gipuzkoan

Kostaldetik barna iritsi zen euskararen aldeko lasterketaren lekukoa olatu jendetsuarekin Donostiara

Elisa Belauntzaran

DONOSTIA.

Larunbata, 13 apirila 2019, 07:26

Comenta

Olatu jendetsu baten barruan iritsi zen atzo 21. Korrikaren lekukoa Donostiara. Ttipi ttapa, Ttipi ttapa Korrika! Donostian ere euskararen alde! eta beste hamaika aldarri nagusitu ziren milaka euskaltzalek hiria zeharkatu zuten bitartean. Adin guztietako lagunek egin zuten bat AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketarekin. Horien artean, Itziar, Unai, Leire eta bere lagunak. Gaztetxoak urduri zeuden euren lehen Korrika ikusteko eta bertan parte hartzeko. Euskararen aldeko lasterketaren burua iritsi bitartean, behin eta berriro ikastolan ikasitako Korrikaren aldeko leloak esaten ari ziren neska-mutikoak Artzain Onaren katedralaren inguruan. Bertan, lekukoa noiz helduko zain Oihane, Ainhoa, Garazi eta Nerea. Donostiarrek ziotenez duela bi urte ere parte hartu zuten bertan baina ilusio handia zuten errepikatzeko eta prest zeuden lasteketarekin joateko.

Korrika atzerapen piska batekin zebilen hiriburuan baina horrek ez zuen jendearen animoa itzali. Alderantziz, 21. Korrikaren lekukoa ikusten zuten unean oihuka hasten ziren: euskararen alde zeudela aldarrikatuz.

Ibilbidea

  • GAUR

  • Astigarraga 1:02

  • Hernani 1:24

  • Urnieta 2:03

  • Andoain 2:26

  • Zizurkil 3:23

  • Villabona 3:29

  • Ibarra 4:46

  • Tolosa 4:15

  • Legorreta 6:03

  • Ordizia 6:29

  • Itsasondo 6 6:16

  • Beasain 6:42

  • Zumarraga 10:25

  • Urretxu 10:31

  • Legazpi 10:57

  • Oñati 12:13

  • Bergara 13:31

  • Soraluze 14:29

  • Eibar 14:55

  • Ermua 15 15:29

  • Zaldibar 16 16:21

  • Berriz 16 16:35

  • Durango 18 18:55

  • Zornotza 20 20:05

  • Zeanuri 23 23:48

  • BIHAR

  • Zeanuri 00:00

  • Otxandio 01:08

  • Aramaio 02:09

  • Arrasate 03:38

  • Aretxabaleta 04:27

  • Eskoriatza 04:42

  • Leintz Gatatza 05:30

  • Legutio 05:09

  • Urbina 07:05

  • Erretana 07:54

  • Durana 08:15

  • Gasteiz 08:22

  • BUKAERA 12:30

Lekukoa eraman zutenen artean, Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano; Batzar Nagusietako batzarkideak, Ianko Ganboa, Susana Garcia-Chueca, Xabier Olano, Ernesto Merino eta Iban Asenjo, eta Donostiako alkate Eneko Goia zeuden. Baita Zurriola ikastolako ordezkariak ere. Hauek gustora eraman zuten Korrikaren lekukoa euren sorkuntzaren 50. urteurrenean.

Txillardegiren bost bilobek eraman zuten lekukoa, jendearen babesa jasoz

Axularrekoek ere urteurren bera ospatzeko euskararen aldeko kilometroa egin zuten Korrikaren ibilbidean. Xabi Prieto Realeko futbolari ohiak ere jaso zuen lekukoa.

Korrikaren ibilbideak edizio honetan 42 kilometro egin zituen hirian barna eta une berezienetakoa Gros auzoan bizi izan zen. Secundino Esnaola kalean, Txillardegiren bost bilobek hartu zuten lekukoa. Eneka eta Eñaut Alvarez, Mauriñe eta Manex Eizmendi eta Garazi Zabaletak euren eskuetan eraman zuten lekuko berezi hori. Aurtengo edizioa Antiguako hizkuntzalaria omentzen ari da eta Enekak zioenez, «une hunkigarria izan da denontzat». Lekukoa hartu aurretik urduri omen zeuden, baina iritsi zenean jendearen babesa sentitu omen zuten Txillardegiren omenezko oihuekin. Bilobekin batera, euren amona Jone Forcada eta haren seme-alabak, Maddi, Mikel eta Jon zeuden Txillardegi gogoan izan duen euskararen aldeko lasterketarekin bat egiteko. Joseba falta zela esan zuen Enekak, baina «Parisetik telefonotik deika ari da Korrikaren aldeko animoak emanez».

Euskararen aldeko lasterketak jendetza izan zuen Gipuzkoan zeharko ibilbidean

Bagera Euskaltzaleen Elkarteak ere Grosen hartu zuen lasterketaren aurtengo lekukoa. Baita Mintzalaguna egitasmoak ere. Honek aurten 25 urte bete dituenez, Carmen Urretabizkaia eta Ander Trigos Bidelagunek jasoko zuten lekukoa, urte horietan guztietan euskara praktikatu nahi izan duten kideak lagundu dituzten Bidelagunen izenean.

Iluntzeko bederatziak aldera, Altzatik ibili ostean, Pasai Antxorako bidea segitu zuen karabana koloretsuak. Ondoren, Trintxerpen sartu zen, Bidebietatik. San Pedrotik Pasai Donibanerako zeharkalea barkoz egin zuen ilunabarrean ondoren, Oarsoaldeako ibilbidearekin jarraitzeko. Gaueko hamaikak aldera lekukoa Errenterian izan zen eta gauerdirako Oiartzunen sartu zen, Arraguatik. Bertan, Ugaldetxo auzoan, kilometro berezia egin zuten Ar Redadeg ekimeneko lagunek (bretoieraren aldeko lasterketa da eta Korrikaren ahizpetako bat).

Jendetza Gipuzkoan zehar

Mutrikun hasi zuen atzo 21. Korrikak Gipuzkoako ibilbidea, edizio honetan bigarrenez. Segidan, lasterketak kostaldea utzi eta hegoalderako bidea hartu zuen, Mendaro eta Elgoibartik; handik Azkoitira iritsi zen. Ekimenak azkoitiarren aldetik jaso duen babesa izugarria izan dela nabarmendu zuten antolatzaileek; izan ere, herriko 45 eragile ezberdinek hartu zuten parte, ibilbideak irauten zuen 8 kilometro eskasetan.

Geroztik, korrikalariak kostaldera igo ziren berriz ere Azpeititik eta Zestoatik, hamaikak eta erdietan Zumaian egoteko. Hainbat eramaile berezi izan ziren herri hauetan: Azpeitian, esaterako, Iraurgi saskibaloi taldeko maskota berriak lekukoa hartu zuen, Urgi otsoak. Bestalde, Azpeitiko eta Zestoako zaharren egoitzetako kide bik ere parte hartu zuten lasterketan.

Urola Kosta eskualdea egiteari ekin zion lasterketak orduan, Zumaitik Getariara, Zarautzera ondoren eta, azkenik, Oriora. Hurrengo mugarriak Usurbilen eta Lasarte-Orian markatuta zeuden eta hauek pasata, 21. Korrika Donostian sartu zen. Antiguo, Gros, Alde Zaharra, Amara... bost orduz, tropelak Gipuzkoako hiriburuko kaleak alaitu zituen.

Gaur, Buruntzaldea, Tolosaldea, Goierri, Urola Garaia, Debagoiena, Soraluze eta Eibar inguruan ibiliko da 21. Korrika Bizkaiara sartu aurretik.

Debagoienaren barna bihar

Euskararen aldeko lasteketak azkeneko eguna du bihar. Jai giroan agurtuko dute AEKkoen eskutik 21. edizioa. Kale animazioa, joaldunak, herri bazkaria, umeentzako jolasak, artisauak, ekoizle arabarren postuak, emakume bertsolariak... Korrikaren amaiera festa jendetsua izatea espero dute antolatzaileek.

Egun osoan zehar hamaika ekitaldi izango dira, baina garratzitsuena eguerdiko 12:30ean izango da Gasteizko Andra Mari Zuriaren plazan. Ordu horretan iragarrita dago 21. Korrikaren lekukoak eskuz ezku, herriz herri ibili den mezua iraku-rtzeko hitzordua. Oraindik, ezin da jakin nork idatzi duen eta zer esan nahi izan duen.

Aurretik, Korrikak azken bisita egingo du Gipuzkoan. Izan ere, Debagoienako bizilagunek hartuko dute lekukoa goizaldera. Arrasate, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Eskoriatza inguruan ibiliko da lasterketaren lekukoa 3:52tik 5:30ak bitartean.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Milaka euskaltzale Korrikaren alde Gipuzkoan

Milaka euskaltzale Korrikaren alde Gipuzkoan