Markel Olano: «Euskararen biziberritze prozesuak lankidetzan sakontzeaeskatzen du»
Kilometroak Kultur Elkarteko eta hiru ikastola antolatzaileen ordezkariak hartu ditu gaur Gipuzkoako diputatu nagusiak
Urriaren 3an Beasainen, Ordiziaz eta Lazkaon antolatuko den Kilometroak 2021 ekimenaren nondik norakoak lehen eskutik ezagutzeko, Gipuzkoako diputatu nagusia, Markel Olano, ikastolen jaialdiko antolatzaileekin elkartu da gaur. Bertan izan dira Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakaria, Nekane Artola, eta idazkaria, Arantza Munduate; eta ikastola antolatzaileetako ordezkariek ere: Jakintza ikastolatik, Marian Iturrioz; Andramenditik, Tere Irastorza; eta San Benitotik, Iker Estensoro eta Xabier Maiza.
Ekitaldiaren helburu eta ezaugarrien berri izateaz gain, diputatu nagusiak bere atxikimendua adierazi dio Goierriko hiru ikastolek –Andramendi, Jakintza eta San Benito, hurrenez hurren– elkarlanean 'Batera, bagara, bat gara' lelopean antolatutako jaialdiari. «Euskararen biziberritze prozesuari indar betez bultzada berri bat emateko unea da. Desafio horrek eskatzen du lankidetzan sakontzea», adierazi du Olanok.
Duela egun gutxi egindako agerraldian adierazi zuten bezala, 2021ekoa ezohikoa izango da, Covid-19aren pandemiak eragindako osasun egoerara moldatutako egitarau bereziarekin. Eskualdean jaio zen jaialdia duela 44 urte eta aurten helburu berdinarekin itzuli da jaiolekura, «euskara eta euskal kulturaren alde» bere ekarpena egin asmoz
Pandemia garaiak sortutako egoera dela eta, aurtengo jaialdiaren egitaraua berezia izango da, Beasain, Ordizia eta Lazkaon antolatutako ekitaldi eta ospakizun sorta batekin eta festa jendetsurik gabe. Hain zuzen ere, Goierriko hiru ikastolek (Andramendi, Jakintza eta San Benito, hurrenez hurren), elkarlanean antolatuko dute edizio hau.