Borrar
UEMAko ordezkariak, ostiral honetan Usurbilen egindako agerraldian. Arizmendi

Lege babesarekin zein gabe euskaraz funtzionatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du UEMAK

Ostegun honetan Auzitegi Konstituzionalak EAEko udalei euskara hutsean jardutea ahalbidetzen zien legea ezeztatu ostean agerraldia egin du mankomunitateak

Jon Agirre

Usurbil

Ostirala, 7 uztaila 2023, 11:43

Comenta

«Lege babesa ez izanda ere» euskaraz funtzionatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du ostiral honetan UEMAK, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak, ostegun honetan Auzitegi Konstituzionalak «oreka linguistikoa era bidegabean» urratzen duela iritzita EAEko udalei euskara hutsean jardutea ahalbidetzen zien legea ezeztatu ostean erabakia baloratzeko egindako Usurbilgo plazan egindako agerraldian. Iraitz Lazkano UEMAko jarduneko lehendakariak testu bat irakurri du mankomunitateko kide diren 101 udalerrien izenean eta bertan izan dira EH Bildu eta EAJ alderdietako alkate eta hautetsiak, baita hainbat independente ere. Lazkanorekin batera izan dira mahaian Lekeitioko, Oñatiko, Gatikako, Usurbilgo, Alkizako eta Aramaioko alkateak eta Zarauzko zinegotzia.

Mankomunitateak ez du ezkutatu albistea «kolpe handia» izan dela udalerri euskaldunentzat eta horrek bultzatu dituela batzera eta «nahikoa dela» esatera. «Inolaz ere onartu ezin dugun atzerakada da». Aitortu dute azken erabaki honek auzibidea agortzen du eta, beraz, ez dago helegiterik jartzeko aukerarik. Hala ere, etorkizunari begira lanean jarraituko dutela aurreratu du UEMAk eta helburua udal gehiago biltzea dela azaldu «Udalerri euskaldunak gara eta erantzukizuna dugu euskararen normalizazioan urrats erabakigarriak egiteko», dio testuak. Ildo horretan, administrazioaren «ezinbesteko» papera ere aipatu du mankomunitateak.

Lehenik eta behin, UEMAk argi utzi nahi izan du Euskadiko Toki Erakundeen Legearen 6.2 artikulua «udal barruko dokumentuei» buruz ari dela uneoro, hau da, «gai-zerrendak, aktak edo batzordeen irizpenak» eta testuak ez diola inoiz «herritarrekiko harremanari» erreferentziarik egiten. «Udalek aukera dute dokumentu horiek erabat euskaraz egiteko betiere ez badago zinegotzirik euskaraz ez dakiela alegatzen duenik». Zehazki, atal hori izan da Auzitegi Konstituzionalak 2019ko dekretuaren aurkako neurria hartzeko eta 6.2 artikulua baliogabezeko arrazoietako bat. UEMArentzat «irakurketa erabat trakestua» eta «argudio erabat onartezinak» erabiliz egin du, besteak beste «'supremacía exorbitante' argigarria» erabilita.

2016an Eusko Legebiltzarrak «gehiengo zabalarekin» onartu zuela ekarri du gogora eta bertan behera uzteko erabakia «dekretua onartu eta bi urtera eta EAEn zinegotzirik ez duen» Vox ultraeskuineko alderdiaren salaketagatik etorri dela. Are gehiago, azpimarratu du 2017an Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu zutela 6.2 artikuluaren interpretazioari buruz eta berau «ezerezean» geratu dela honela.

Dekretua bertan behera uzteaz gain, udalei barne funtzionamenduari buruzko eskumenak kentzen zaizkiela baloratu du mankomunitateak eta, horregatik, «elkarrekin lan egiteko» deia egin du hasi berri den agintaldiari begira. «Egoera aztertzen ari gara ondorio praktikoak zein diren ikusteko eta orain zer urrats egon zehazteko», aurreratu dute.

Epaiak, gainera, aurrekariak dituela gogorarazi du Lazkanok. «Ez gara hutsetik abiatzen», salatu du. Besteak beste, UEMAk udaletan izandako arazoak, aktaz euskaraz egiteko debekuak, udalak mankomunitatean sartzeko trabak edo «kutsu bereko» azken erabaki judizialak oroitu ditu. «Euskara sustatzeko lege-zimendua higatzen ari dira auzitegiak», deitoratu du.

Hala, agerraldia etorkizunari begirako bi mezurekin amaitu du UEMAk. Batetik, «oldarraldi judizialak erantzun sendoa» behar duela eta, bide horretan, hizkuntza-politika lege-eremuan «euskara elkarlanean sustatzeko» garaia dela udalerrien artean «lege-orubea egokitzeko». Bestetik, eta aurrez egin bezala, Euskalgintzaren Kontseiluak azaroaren 4an deitutako manifestazioarekin bat egiteko deia egin du mankomunitateak «euskararen aurkako erabaki judizial hauen aurka agertzeko eta euskara sustatzeko orube bat eskatzeko».

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lege babesarekin zein gabe euskaraz funtzionatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du UEMAK

Lege babesarekin zein gabe euskaraz funtzionatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du UEMAK