

Secciones
Servicios
Destacamos
I. Altuna
Donostia
Sábado, 19 de abril 2025, 12:10
Iturrarangoa landare berezien azoka ez da ohiko azoka. Salmentan eta erakusgai dauden landareen kalitatea eta barietatea lehenesten ditu eta behar bezala etiketatuta, erosketa aukera zabala aurkezten du. 2003 urtean antolatu zen lehen edizioa eta ordutik landarezaleek apirilaren azkeneko asteburua gorriz markatua dute beraien egutegietan.
Aurtengo 21. edizioa apirilaren 26 eta 27an ospatuko da Iturrarango Lorategi Botanikoan (Pagoetako Parke Naturalean, Aia). Guztira 57 parte-hartzaile izango ditu, eta horietako ia erdiak, hogeitamar, frantziarrak dira. Parte hartzen duten mintegiak, barietate zaharrak edota erabiltzen ez direnak kontserbatzeko grinarekin 'mintegi-saltzaile bildumazaleak' izateaz harro daude. Hitzordu berde honi jarraiki, Iturraranera beraien altxor partikularraren bila doazen zaleen gozamenerako genero bakoitzeko alerik hoberenak hautatzen dituzte, hala nola oso bereziak diren tomate landareak, antzinako larros barietateak, bonsai ikusgarriak, landare haragijaleak, beste mundu batekoak diruditen bromeliak, lore-erraboilak, bildumako zitrikoak, palmondoak, kameliak, landare bizikorrak, klima mediterraneoko landareak....
Urtero lagun asko erakartzen ditu azokak eta landare bildumazaleek galtzen ez duten hitzordua da. Landare Berezien Azokaren hasierako helburua Pagoeta Natura Parkea ezagutzera eman eta landare eta lore aukera zabal bat eskaintzea izan da, gure baratzetan, leihoetan eta lorategietan ezagutzen ez direnak, ingurumenarekin errespetuz jokatzen duen eskulangintzako jarduerak erabiliz bakarrik lortzen direnak.
Datorren asteburuan bertaratu nahi duen orok jada eskuragarri ditu sarrerak gipuzkoanatura.eus webgunean. Azokak jarduera osagarriak ere eskainiko ditu, hala nola argazkigintza ikastaroa eta lore-tailerrak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.