Igartzako burdinazko kana ikus daiteke

Xabier Kerexeta, eskuetan San Telmoko kana duela./JOSETXO MARIN
Xabier Kerexeta, eskuetan San Telmoko kana duela. / JOSETXO MARIN

Argazkian Xabier Kerexeta ageri da, Gordailuko teknikaria. Eskuetan daukan burdinazko objektu hori kana da, garai batean metroaren lana egiten zuena. 0,83 metro neurtzen du. Beasaingo Igartzan zegoen kana hori, eta egun San Telmo Museoarena da. Hiru urte ditu grabaturik: 1836, 1839 eta 1862. Horrelako kanei, agintariek, tarteka-tarteka, urtea grabatzen zieten, era horretara ofialtasuna mantentzen zuelarik. Gipuzkoako kanak 0,837 metro neurtzen zuen; Arabakoak eta Bizkaikoak 0,835; eta Nafarroakoak 0,785 metro. Antzina, lurraldeen arteko harreman eta komunikazioak zailago zirenez, neurriak konpartitzea ere konplikatuago zen.

Temas

Euskera
 

Fotos

Vídeos