Borrar

Goxa dezagun euskera

Ez daiogun sufriarazi. Berak ez digu sufriarazten. Euskerak ez du bear nolabaiteko apaingarririk. Bera da apaiña.

Osteguna, 26 azaroa 2020, 07:10

Comenta

Goxa gaitezen gure izkuntza dan euskerarekin. Ez daiogun sufriarazi. Berak ez digu sufriarazten. Ez dezagun jantzi itsuskeriaz. Euskerak ez du bear nolabaiteko apaingarririk. Bera da apaiña. Ez daiogun adabakirik jarri.

Artu dezagun patxada pittin bat.

Goxa dezagun gure izkuntza zaarra.

Ez dezaiogun jarri begi-malkorik.

Ez naiz ari euskera bateratuagatik. Ez naiz ari leengo gure baserrietako euskeragatik. Soillik, gure izkuntzagatik ari naiz. Ez noa errialde bakoitzean dituen doiñuak gaitzat artzera. Orrek ez dit azkurarik egiten iñoiz. Errialdeen doiñuak errespetagarriak dira. Baita beren esamoldeak ere. Esate baterako, ni Azpeitian bizi nintzan garaian, aragi-xerrari 'tajadie' deitzen zitzaion. Neri beti grazian erori zitzaidan deitura. Azpeitiarrok, ez aserretu. Xerra bezain polita bada eta. Gustoa edo zaporea, berriz, berdiña izango du.

Baiña neure kejekin nator. 'Kan' bukaeragatik ari natzaizue. Eta oker ez banago, Zarautzen bertan erabiltzen da geien, esaldiaren amaieran, 'kan' ori. Zarauztar adiskideok, ez daukat ba gogo aundirik zuei errietan asteko.

Goizean goiz jeikitzeko esnagailluaren txirriñak baiño minxorri geiago jartzen dit belarrietan 'kan' orrek. Ez noa iñor errudun egitera. Ez det esan nai jendeak ez dakiela euskeraz itz egiten. Bakarrik, aolkua txukun eman nai nuke. Iruditzen zaidalako leku au ez dagoela gaizki orretarako. Baita ere, entzule eta irakurle guztienganako konfiantza osoa dedalako.

Au da, nere ustez, ez daukagu zertan esan: andikan, emendikan, goitikan, beetikan, zergatikan, ortikan. Naikoa litzateke andik, emendik, goitik, beetik, zergatik, ortik...

Nioena: Zarautzen izugarrizko oitura da 'kan' ori erabiltzeko. Ez dakidana da zergatik. Izan daiteke apaingarria ote dan irudituta? Nere ustez, itsusitu egiten du esaldia. Geure buruak engaiñatzea-edo derizkiot. Gutxienez, esaldi egokiei jarri dezaiegun adi belarria. Zer gozamen dan izketan ondo ari danari entzutea! Ori ere don aundi bat da. Ni, beintzat, adi jartzen natzaie irratiko zenbait esatariri, telebistaz urruneko emanaldietan daudenei eta kalean ederki itz egiten digutenei. Badirudi baean pasatu dutela euskeraz itz egiteko era. Aize-korronte aundian airetik isurika bota, aizeak zakarrak eraman eta garbi-garbi geratzen dan babarrun gorria bezela.

Ez naiz ari orrenbesteraiño eskatzen geure arteko izketaldiei. Baizik ardura punttua.

Beste esaldi au ere zenbat aldiz entzuten degun! Batez ere, emakumezkoei: `ya lo creo'. Baiña au ez da oker dagoen esaldia. Baizik gaztelera sartzea euskeraz ari diranean. Zergatik?

Au ere apaingarria izan daiteke? 'Ya lo creo que sí' esan bearrean, esan daiteke 'jakiña, ba, baietz'.

Beste au ere sartuta daukagu, ba, kaskezurreraiño: 'claro' itza. Nik komunio txikia egin nuenerako ere, baserrietan entzuten zitzaien emakumezkoei 'claro'. Eta au zan egunero astoarekin kalera jeixten ziran emakume esnezaleek kaletik eramandako itza.

Baserrian bizi zirala eta, ez pentsa mari-tuntunak ziranik. Marmitakada esnearekin, kalean zear zijoazenean, belarriz adi eta begiz argi joaten bait ziran. Gero baserrian, batek besteari 'claro' entzuten bazion, urrengo igandean mezatara joandakoan, batek 'claro' eta besteek klaroago esaten zuten.

Baita ere, erromeriara zijoazen neskatxek: 'claro'. Jakiña, ba! Gaur egun gizonezkoek ere asko erabiltzen dute 'claro' itza. 'Orixe baietz, claro'.

Beraz, aspalditik datorrena da 'claro' esateko oitura. Eta iru edo lau andretxo eztabaidan ari diranean: 'claro que sí, chica'. Akabatuko naute. Baiña orrela da. Ez dakit aklaratu dedan.

Baiña nioena: barkagarriak dira 'ya lo creo' eta 'claro'. Tartekiak diralako. Baiña, baiña, baiña orain aipatuko dizuedana gogorragoa da. Nere jarraitzailleek esango dute: Zer arraio du gaur gure aitona Nikolasek?

Belarrira burrundaka egiten didana da 'eee', 'eee' entzun bearra kontu-kontari ari diran askori. Zoritxarrez, ume-koskorretaraiño sartua dago eeealdia. Baiña zergatik itsusitu geure esaldiak? Artegian goseak, ardi-amaren billa beeeka dabillen arkumea dirudi eeealdi

bakoitzak. Nere uste apalean, azkar itz egin naiak edo tarteko betegarri sortzen duen zerbait da eeealdia.

Artu dezagun patxada pittin bat. Goxa dezagun gure izkuntza zaarra. Ez dezaiogun jarri begi-malkorik. Ez dezagun jarri aize-korrontean garbitu bearrean. Ez dakit barkamenik izango dedan gaur. Ez det esan nai

idatzian bezain oso itz egin bear danik. Bakarrik, ez gaitezela geroni izan geure izkera itsusituko degunak.

Guk, baserritarrok, izki asko jaten ditugu, neroni barne. Esate baterako, 'ez degu ondo egiten' esan bearrean, 'ez deu ondo iten'. Ulermena berdiña, baiña, baiña.

Beste betegarri bat ere erabiltzen da, ba. Edonork, gaiñera. Baiña au ere geien bat emakumeen artean entzuten da: 'o sea que', 'alegia' esan bearrean. Au ere kaskezurreraiño sartuta dago, asko eta askoren izketaldietan. Ez gaizki dagoelako. Izketaldiei gaztelera naasten diegulako baizik. Beste adabaki bat.

Maitemindu gaitezen euskerarekin. Nik ere neure Euskaraldia egin nai, ba.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Goxa dezagun euskera