Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Eztenkada eta adarkada

Asteartea, 1 urria 2024, 14:12

Comenta

Zertaz idatzi behar du astean behingo artikulugile batek? Sarritan galdetzen diot hori neure buruari. Eta gaur, zer? Edo, hobe esan, gaur zertaz? Nola, badakit, beti ere, ahal dela, umoretik eta eztentxoarekin, ziztada txiki bat eragiteko, baina minik bat ere ez. Ez dut irakurlea fisioterapeutarengana bidaltzeko asmorik, nahiz badudan fisioterapeuta bat oso laguna, eta estimatuko lizkidake bezeroak. Eta zertaz aste honetan, galdetu diot enegarrenez neure buruari? Israel eta Libanoren arteko gerraz? Trumpez? Alex Sarduiren adierazpenez eta haiei emandako erantzunaren asimetriaz? Gure auzoan hil den gizonaz? Irakurtzen ari naizen Liudmila Ulitskayaren nobelaz? Zinemaldiaren adarkadaz? Eguraldiaz?

Eta behin gaia aukeratuta, ze artikulu mota? Sermoi tankerakoa? Atxikimenduzkoa? Lerro jakin batekin edo bestearekin zaudela erakusteko… Hala zeure burua erabat deslerrotuta ikusten duzula adierazteko? Eta hori dena beste aldean irakurlerik ote dagoen jakin gabe. Jartzen zara sokaren gainean, eta bazoaz airean funanbuluak bezala, oin puntetan. Ez da oso garbi ikusten beste aldeko ertza, baina egongo da zerbait… Batzuetan, sarerik gabe jauzi egitea tokatzen da, eta, beste batzuetan, berriz, txalo erraza bilatzea, denok atsegin baitugu maitatuak izatea. Artalde baten partaide.

Eta horretan nabilela, ohartu naiz egin dudala gaurkoa, iritsi naizela egunkariak eskatzen didan hitz kopurura, ustez inori zaintiraturik eragin gabe. Galdetuko diot fisioari.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Eztenkada eta adarkada