Borrar
Europako hizkuntza gutxituen digitalizazioa Adimen Artifizial bidez hauspotzeko proiektua
Linguatec IA

Europako hizkuntza gutxituen digitalizazioa Adimen Artifizial bidez hauspotzeko proiektua

Elhuyarrek gidatzen du Orai adimen artifizialeko zentroaren bidez Pirineoen bi aldetan eragitea du helburu

J. Agirre

Lunes, 29 de enero 2024, 15:01

«Hizkuntzen eta haiek digitalizatzearen arloan lan egiten duen ikertzaile- eta profesional-komunitatearentzat, bai erakunde publiko eta pribatuentzat, beren zerbitzuak hobetu eta zenbait hizkuntzatan eskuragarri jarri ahal» izateko Europako hizkuntza gutxituen digitalizazioa hauspotzeko proiektua aurkeztu dute. Adimen Artifizial bidez izango da eta Pirinioen bi aldeetan eragitea du helburu.

Elhuyarrek gidatzen du Orai adimen artifizialeko zentroaren bidez eta erakundetik aurrez nabarmendu duten bezala, «adimen artifizialaren olatura igotzeak berebiziko garrantzia du baliabide urriko» hizkuntzentzat «atzean ez geratzeko» eta, ildo horretan, hizkuntza-prozesamendua «tresna indartsua» dela defendatu dute «hizkuntza biziberritzen eta haren erabilera eraginkortasunez sustatzen» laguntzen baitu.

Ildo horretan kokatzen da Europako Linguatec IA proiektua eta bi ditu helburu nagusiak: baliabide gutxi dituzten hizkuntzei aplikatzeko moduko hizkuntza-eredu sortzaile berriei buruzko adimen artifizialeko ezagutza garatzea eta, bestetik, eredu horiek erabiltzea aragoiera, katalana, euskara eta okzitaniera (POCTEFA lurraldeko hizkuntzak) digitalizatzen aurrera egiteko eta mugaz gaindiko azpiegitura linguistiko adimendun bat eraikitzeko, zeinak erraztuko baitu hizkuntza desberdinetako hiztunen arteko komunikazioa eta informazioa ele anitzetan eskuratzea.

Akordio honen aurretik hizkuntzaren prozesamenduarekin lotutako zenbait eremutan lanean dihardute jada erakundeek hala nola konputazioko eta hizkuntza-baliabide mugatuko egoeretara egokitutako arkitektura neuronalak eta algoritmo berriak garatzen.

Epe labur-ertainera Josu Aztiria LINGUATEC proiektuaren koordinatzaileak «euskararen, katalanaren, okzitanieraren eta aragoieraren eta haien dialektoen transkripzioko, itzulpen automatiko neuronaleko eta ahots-sintesiko sistemak» hobetzea jarri d jomuga nagusietako modura, hauek «frantsesarekin eta espainierarekin konbina daitezen bai eta automatikoki azpititulatzeko eta bikoizteko hizkuntza-plataforma eleaniztun bat garatu ere». Gainera, «aurreikusi dugu onlineko plataforma edo gordailu bat sortzea Pirinioetako hizkuntzetarako garatzen ditugun baliabide, teknologia eta aplikazio guztiekin», gaineratu du.

Mugaz gaindiko proiektu honen partzuergoak, Elhuyar buru dela (Orai adimen artifizialeko zentroaren bidez), kide hauek ditu: Lo Congrés Permanent de la Lenga Occitana, HITZ zentroa (EHU), Tolosako Jean Jaures Unibertsitatea, Perpinyàko Unibertsitatea, Baionako IKER-CNRS, Aragoiko Gobernua eta Lleidako Unibertsitatea.

Urtarrilaren 15ean egindako bileran ezarri zituen lan-ildoak: «Pirinioetako sei hizkuntzak berreskuratu eta biziberritu».

LINGUATEC IA proiektua ez da orain jaioa. Izan ere, LINGUATEC proiektuaren lekukoa jasotzen du. Aurreko proiektu hark POCTEFA funtsen finantzaketa jaso zuen, eta jada amaitua da; horretan, hiru urteko ibilbidearen ondoren eta garapen-maila handia lortuta, erakunde bazkideek urrats estrategikoa eman zuten, eta adimen artifizialeko bikaintasun-sare bat finkatu zuten mugaz gaindiko hizkuntza-azpiegitura bat eraikitzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Europako hizkuntza gutxituen digitalizazioa Adimen Artifizial bidez hauspotzeko proiektua