Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Epaileak bertsotan

Asteartea, 25 azaroa 2025, 12:50

Comenta

Fiskal Nagusiari dagokion epaiketan, esan daiteke Auzitegi Gorenak bertsolaritzaren antz handia hartu duela. Bertsolarien gisara, azken puntua mamitu du buruan, alegia epaia, eta gero hasiko omen da bertsotan, puntuak eta gainerako bertsoak osatuz. Batzuei irudituko zaie etxea teilatutik hastea dela hori, baina alderantziz izaten da, amaiera pentsatu ostean jartzen baitira ondotik etorriko den bertsoaren zimenduak. Kasu honetan, zalantzagarriagoa da Auzitegi Gorenak hala egin duen. Azken puntua, amaiera, iragarri du (eta ez edozein egunetan), baina airean utzi du bertsoaren gainerakoa. Zutitu, azken puntua bota, eta etxera itzuli dira magistratuak ondotik datorrena pentsatzera edo arrazoitzera. Bertsolaritzaren ikuspegitik nahikoa jarrera anomaloa. Zer esanik ez, alderdi juridikotik begiratuta. Akaso, bat-bateko bertsolaritzatik bertso jarrietara pasatzea erabaki dute. Edo errudunaren baladaren ahapaldiak errutera joan dira beren etxeetara.

Eta, jakina, gauzak juridikoki fundamentuz egin nahi badira, potoaren mamua usatu nahi bada, ez dirudi oso logikoa bertsoa hasi berritan etetea. Ikusleek, gainera, ez dakite noiz txalotu behar duten: orain? Diferituan? Gaizki ulertu al dute epaileek bertso-jartzailearen «nahi duzun neurri eta doinuan?». Antza, nahi dutena egin dute, baina doinuari eta neurriari gehiegi erreparatu gabe. Edo, akaso, epaitzen ari ziren kausa ikusita, eurek ere filtrazio bat egin nahi izan dute kartzelako lanari begira, keinu konplize gisa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Epaileak bertsotan