Borrar
Extremadurako Hizkuntzen VII. Eguna

«Desagertzeko arrisku larrian dauden hizkuntzak dira, beraien lurretan ere ezezagutza handia jasaten dutenak»

Irailaren 21a baliatuta Kontseilua Extremaduran izan zen

DV

Osteguna, 26 iraila 2024, 12:39

Comenta

Extremadurera, Xálima ibarreko a fala eta portuges raianoa nazioartean aitortuak izan arren –2020tik Hizkuntzen Europako Gutunean jasotzen dira– «desagertzeko arrisku larrian dauden hizkuntzak daudela nabarmendu du Kontseiluak, «beraien lurretan ere ezezagutza handia jasaten dutenak». Horren aurrean, hiru hizkuntzak biziberritu eta ezagutzera ematen ari da mugimendu berri bat azaldu da, «itxaropen izpi bat Extremadurako hizkuntza-aniztasuna babesteko eta ezagutzera emateko bide nekezean».

Irailaren 21ean Extremadurako Hizkuntzen VII. Egunaren baitan autonomiak «hiru hizkuntza gutxitu» hartzen dituela ekarri du gogora, maiz ahaztuak badira ere. Espainiako Estatuan minorizatuak diren euskara, katalana, galiziera, asturiera eta aragoieraz gain «desagertzeko arrisku larrian» dauden hizkuntza hauek presentzia sozial mugatua dutela eta belaunaldien arteko transmisioa beherakadan dagoela azaldu du.

Extremadurera, estremeñu edo castúo izenez ere ezaguna, asturleoneratik eratorria, historikoki Extremadurako lurralde zabalean hitz egin da, bereziki ipar-mendebaldeko eskualdeetan, baita Rebollarreko hizkera Salamankan. Nekazari eta klase herrikoien hizkuntza bezala zuen garrantzi historikoa gorabehera, azken mendean erabilera nabarmen jaitsi da, gaztelaniaren nagusitasunaren ondorioz. Gaur egun, biztanleriaren ehuneko txiki batek baino ez du kontzientzia hizkuntza hori hitz egiten ari dela, eta sarritan gaztelania txarra edo ezjakina bezala ikusten da. Kalkulu batzuen arabera, 10.000 pertsona lirateke kontzienteki hitz egiteko gai, adineko jendea batez ere. Extremadurerak ez du babes legalik, eta ia erabat desagertua da bizitza publikoan.

A fala hizkuntza talde galaikoportugesaren aldaera da, 6.000 hiztun inguru dituena, eta Sierra de Gatako Xálima ibarreko hiru udalerritan hitz egiten da: Valverdi du Fresnu, As Ellas eta Sa Martín de Trevellu. Herri bakoitzeko aldaerak valverdeiru, lagarteiru eta mañegu deitzen dira, hurrenez hurren. Extremadurako hizkuntzen artean Kultura Ondasun (BIC) izendapena jaso duten bakarrak dira, nahiz eta babesa ez den aski haien garapena edo hezkuntza-sisteman duten ikusgarritasuna sustatzeko.

Azkenik, portugaleraren aldaera den raianoa mugako udalerrietan hitz egiten da, bereziki Olivença eta Casalinho udalerrietan. Gertakari historikoen eta Portugalgo mugarekiko hurbiltasunak eraginda, gaztelaniaren eragin handia jasan du, eta haren erabilera gero eta marjinalagoa da.

Extremadurako Hizkuntzen VII. Eguna ez zen soilik hizkuntza aberastasunaren ospakizuna izan, baizik eta hizkuntza horien etorkizuna bermatzeko oraindik egin beharreko lanaren gogorarazpen argia ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco «Desagertzeko arrisku larrian dauden hizkuntzak dira, beraien lurretan ere ezezagutza handia jasaten dutenak»

«Desagertzeko arrisku larrian dauden hizkuntzak dira, beraien lurretan ere ezezagutza handia jasaten dutenak»