«Aterpea zaindu eta sendagaiak eman ahal izatea», ardura handienak
Katubihotz elkarteak urte osoan zehar egiten du lan, kaleko katuen bizitzak hobetzeko asmoz. Beste batzuk Pasaian duten aterpetxean hartzen dituzte; adopzio zein harrera etxeak bilatzen dizkiete
Otsailaren 20an katuaren eguna denez, Katubihotz elkarteak duen aterpean bildu gara beraiekin. Elkarte honen helburu nagusia kalean bizi diren katuen bizi-baldintza txarrak hobetzea da. Horretarako, kalean bizi direnak zaintzen saiatzen dira, eta beste batzuk Pasaian duten aterpetxean artatzen dituzte.
Hara, jendea katuak ikustera eta adoptatzera joan daiteke, baita boluntario lanak egitera, edo elkarteari edozer gauza egiten laguntzera ere. Katubihotz elkartearentzat, egunero da katuaren eguna. dopzio zein harrera etxeak bilatzen dizkiete katuoi.