Borrar
Plaza de Gipuzkoa

Higiezinak higi ezin

Asteartea, 15 urria 2024, 15:42

Comenta

Espainiar guztiek omen dute etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea. Hala dio, behintzat, Konstituzioaren 47. artikuluak. Baina bistan da artikulu guztiek ez dutela indar eta garrantzi bera. Aipatu artikuluak gehitzen duenez, botere publikoek beharrezko baldintzak sustatuko dituzte eskubide hori gauzatzeko eta espekulazioa eragozteko. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko 25. artikuluak ere jasotzen du etxebizitzarako eskubidea. Hasi orain galdezka jendearen artean, ea zertan den eskubide hori, ea zertan den espekulazioa, zenbat igo diren prezioz etxebizitzak azken hamarkadetan… Manifestazioak egin dira, egoera arintzeko zenbait arau… Baina merkatu librea arau sorta askoren gainetik dago. Hormigoizkoa da merkatu librea, eta lastozkoak araudiak, unibertsalak izan arren.

Nekez eros edo aloka dezake pertsona bakar batek etxebizitza bat, eta horrek ordainkide bat (gutxienez) bilatzera eramaten du. Normalean, bikotekide bat. Bataren soldatarekin etxebizitza ordaintzen dute, eta bestearenarekin, etxebizitza horri gainjartzen zaion espekulazioaren zama. «Ongi etorria zure etxearen errepublikara», zioen iragarki ezagun batek. Eta sinbolo, bandera eta kondairen gainetik, etxebizitzarik gabe inor ezin da egonkortu lurralde batean, ezin ditu sustraiak bota. Ezin bertakoa izan. «Etxebizitzaren arazoa» esan ohi dugu, etxebizitza bera arazo bat balitz bezala. Baina benetako arazoa da zergatik bihurtu duten batzuek arazo, eta zergatik bihurtu diren ondasun higiezinak are higi ezinago.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Higiezinak higi ezin