Borrar
Munilla eta Timotei gotzainek sinatu dute hitzarmena.

Ubako eliza partekatzen jarraituko dute katolikoek eta ortodoxoek

José Ignacio Munilla Donostiako gotzainak eta Timotei Lauren Errumaniako ortodoxoenak sinatu dute Donostiako eliza horren erabilera partekatua luzatu duen akordioa

DV

Lunes, 1 de junio 2015, 11:31

Donostiako Loiola auzoan dago, gune nagusitik pixka bat aparte, Ubako Andre Mariaren izena daraman eliza txikia. Garai batean lotarako arazoak zeuzkaten haurrak eramaten zizkioten amek 'Lo oneko Ama Birjinari', hori baitzuen berezitasun nagusia. Azken urteetan Eliza katolikoak Errumaniako eliza ortodoxoarekin partekatzen duelako ere bada berezia tenplua. Eta aurrerantzean ere horrela jarraituko du, orain dela bost urte sinatutako akordioa luzatzea adostu baitute Eliza bien ordezkariek.

Hitzarmena Donostiako gotzain José Ignacio Munillak eta Errumaniako Eliza ortodoxoak Espainia eta Errumaniarako duen ordezkari gorenak, Timotei Lauren gotzainak, sinatu dute. Horren arabera, Ubako eliza erabiltzen jarraitu ahal izango dute ortodoxoek, horren erabilera Loiolako parrokiarekin partekatuta. Deigarria da, argazkietan ikus daitekeen moduan, zein modu ederrean apaintzen duten eliza liturgia ortodoxorako.

Errumaniako Eliza Ortodoxoak beste bi tenplu ditu Euskadin, bata Bilbon eta bestea Gasteiztik gertu. EAEn 5.000 errumaniar daude erroldatuta, eta horietatik 3.500 ortodoxoak dira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Ubako eliza partekatzen jarraituko dute katolikoek eta ortodoxoek

Ubako eliza partekatzen jarraituko dute katolikoek eta ortodoxoek