Borrar

Lurreko Telebista Digitalaren itzalaldi aurreratua atzo gauzatu zen Gipuzkoan

Jaizkibel mendiko errepikagailuko bi kanal itzali eta gero, Energy eta Teledeporte kateak ezin izango dira ikusi antena egokitu ez duten etxebizitzetan

Joseba Zubialde

Lunes, 12 de enero 2015, 17:02

Joan den astean Industria ministerioak adierazi zuen bezala, atzo burutu zen Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) itzalaldi aurreratua Gipuzkoan. Izan ere, Jaizkibelgo errepikagailutik emititzen ziren 63 (RTVEko La 1, La 2 eta Teledeporte kateak) eta 68 kanalak (Energy) itzali egin zituzten. Horren ondorioz, Frantziatik gertu dauden eta Donostialdeako hainbat etxeetako antena kolektiboa egokitu ez duten etxebizitzetan Teledeporte eta Energy kateak ezingo dira ikusi gaurtik aurrera; bai ordea La 1 eta La 2 kateak.

Frantziako telekomunikazio enpresen 4G zerbitzuetan interferentziarik ez sortzeko burutu da oraingo itzalaldi hau, Espainiako gobernuak 60 eta 69 kanalen arteko espektroa urtarrilaren 1erako libre uzteko konpromisoa hartu baitzuen Europarekin.

www.televisiondigital.es webgunean zein 901 201 004 eta 954 307 796 telefonoetan kis daiteke itzalaldiak eragina duen eremuei buruzko informazio gehiago, baita antenak egokitzeko eskatu daitezkeen diru-laguntzen ingurukoa ere.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Lurreko Telebista Digitalaren itzalaldi aurreratua atzo gauzatu zen Gipuzkoan

Lurreko Telebista Digitalaren itzalaldi aurreratua atzo gauzatu zen Gipuzkoan